Presentaci - PowerPoint PPT Presentation

About This Presentation
Title:

Presentaci

Description:

Faunari dagokionez, aipatzekoak dira antilopea (addaxa), gazela (dorka), azeri belarrihandia (fenek), jerboa, eskorpioia eta matxinsaltoa. – PowerPoint PPT presentation

Number of Views:49
Avg rating:3.0/5.0
Slides: 7
Provided by: aalc86
Category:
Tags: azeri | presentaci

less

Transcript and Presenter's Notes

Title: Presentaci


1
(No Transcript)
2
  • Diapositiba hauetan, munduko lau basamortu
    handiren ezaugarri garrantzitsuenak ikusiko
    ditugu.

Saharako basamortua
Gobi basamortua
Namib basamortua
Australiako basamortua
Gehiago jakiteko, klikatu izen bakoitzaren
gainean.
3
Saharako basamortua
  • Afrikaren iparraldean eta erdialdean dago, eta
    oso beroa eta lehorra da. Eremu batzuk oso
    idorrak dira (adibidez, gatz-lurrak eta
    duna-eremuak), eta beste batzuetan, hezetasun
    gehiago dago (oasietan eta kostaldeko
    basamortuetan, esaterako).
  • Faunari dagokionez, aipatzekoak dira antilopea
    (addaxa), gazela (dorka), azeri belarrihandia
    (fenek), jerboa, eskorpioia eta matxinsaltoa.
  • Landaredia belarkara gutxi batzuek eta
    barreiatutako zuhaitzek osatzen dute besteak
    beste, akaziek, milazkek eta datil-palmondoek.
    Azken horiek, hain zuzen, arabiarrek sartu
    zituzten, haien fruituak lortzeko.

Itzuli menu nagusira
4
Gobi basamortua
  • Txinaren iparraldean eta Mongoliaren hegoaldean
    dago. Basamortuaren latitudea eta orografia
    direla eta, klima oso hotza eta lehorra da
    bertan, eta zenbait eskualde geografiko eta
    ekologiko ditu, adibidez estepa eta Ala Shan
    goi-ordokia, aintziren harana, Junggar arroa eta
    Tianeko mendikatea.
  • Bertako faunari dagokionez, gamelua, buztan
    beltzeko gazela eta ipurtats zainduna aipatu
    behar dira. Tarteka, elurretako lehoinabarra,
    hartz arreak eta otsoak ere izaten dira eremu
    horretan.
  • Flora sastraka gutxi batzuek eta urtaro
    batzuetan agertzen diren larreek (estepan egon
    ohi direnen antzekoek) osatzen dute.

Itzuli hasierako menura
5
Namib basamortua
  • Namibiako kostaldean zehar dago munduko
    basamorturik antzinakoena dela uste da, eta
    bertan daude duna altuenak.
  • Dunen kolore gorrixka bertako hondarrean dagoen
    burdinaren ondorio da.
  • Bi klima-eskualdetan banatuta dago iparraldeko
    eskualdean, udan egiten du euria, eta
    hegoaldekoan, oso euri gutxi egiten du, baina
    urteko edozein sasoitan.
  • Iparraldean, urtaroko ibaiak daude, eta horiek
    korridore-funtzioa betetzen dute sabanako fauna
    askorentzat (antilopeak, ostrukak, elefanteak,
    lehoiak, jirafak, etab.). Florari dagokionez,
    Welwitchia azpimarratu behar da, mende asko bizi
    daitekeen zuhaixka.

Itzuli hasierako menura
6
Australiako basamortua
  • Australiaren erdialdean eta mendebaldean dago.
  • Bertako fauna gehiena desagertu egin da, beste
    animalia batzuk sartzearen ondorioz (dromedarioa,
    untxia eta katua, esaterako). Hala ere,
    jatorrizko zenbait narrasti aurki daitezke
    adibidez, suge zuria eta beltza, eta dragoi
    bizarduna.
  • Landarediari dagokionez, belarkara da funtsean,
    eta zenbait zuhaitz eta zuhaixka daude
    barreiatuta mulga, sandaloa, etab.

Itzuli hasierako menura
Write a Comment
User Comments (0)
About PowerShow.com