BAGERA: Bidea marraztera goaz! - PowerPoint PPT Presentation

About This Presentation
Title:

BAGERA: Bidea marraztera goaz!

Description:

Title: PowerPoint Presentation Last modified by: Mari Jose Created Date: 1/1/1601 12:00:00 AM Document presentation format: Presentaci n en pantalla – PowerPoint PPT presentation

Number of Views:35
Avg rating:3.0/5.0
Slides: 24
Provided by: bideamarra
Category:

less

Transcript and Presenter's Notes

Title: BAGERA: Bidea marraztera goaz!


1
BAGERA Bidea marraztera goaz! XXI. mendeko
Donostia euskaldun! Zatoz zu ere San
Telmora! Maria-Jose Azurmendi 2013-5-14 POZIK
BIZI GARA EUSKARAZ! 1. Euskararekiko
diagnosia 2. Euskal Herriko gizartea 3.
Euskararen historia 4. Diskurtsoak eta
ikurritzak (lemak, leloak)
2
DIAGNOSIAAMIA eredua euskararen
erabilerarekiko, hemen norbanako mailan aplikatuz
(1) (Ezagutza-Klusterra, Arrizabalaga et al.
2005)
BEREIZTU FAKTORE
Ahuleziak Barnekoak Kontrakoak
Mehatxuak Kanpokoak Kontrakoak
Indarguneak Barnekoak Aldekoak
Aukerak Kanpokoak Aldekoak
3
1. AMIA, AHULEZIAK (BARNEKO KONTRAK0) (2)
  • Erdalduna izatea, euskaldun aktiboa ez
    izatea, familian euskaldunik ez izatea, hezkuntza
    ez euskaraz egitea, euskaraz espainieraz baino
    gutxiago jakitea, ohiturak espainieraz egiteko,
    estresa zein hizkuntzan aukeratzerakoan
    (Badu-Bada), espainieraz eroso eta euskaraz
    konfiantza gutxirekin, beldurra zenbait
    testuingurutan edo pertsonekin, sare soziala
    erdalduna garrantziaren kontzientzia falta,
    motibazio falta, interesa falta, pozik euskara ez
    jasotzea edo euskararen kontra egitea,
    euskararekiko identitatea zatitzailea dela
    sinistea, euskararekiko diruak kentzearen
    aldekoa, instituzio erdaldunen aldekoa izatea,

4
1. AMIA, MEHATXUAK (KANPOKO KONTRAKO) (3)
  • Zonalde erdaldunean sortubizi, familian
    euskaldunik ez izatea, hezkuntzan A-ereduan
    ikasia izana, sare erdalduna izatea, giro
    erdaldunean bizi, ikusientzun espainieraz ia
    bakarrik, euskarari errentagarritasun eskasa
    ikustea, prestigioa ere eskasa sumatzea, Euskal
    Herriak berezko Estatua ez izatea, ukipen
    egoerako menpekoa izatea, egoera ez-demokratikoan
    egotea, etika ekolinguistikoa ez gordetzea,
    Europako gomendioak ez betetzea, hezkuntzan eta
    kulturan gabeziak, administrazioa menperatuta,
    ekonomia ere menperatuta, beharrezkoa ez izatea,
    lidergoa duten askok erdaldunak izatea, boterea
    dutenak asimilazio politika erabiltzea euskal
    hizkuntza kulturarekin,

5
1. AMIA, INDARGUNEAK (BARNEKO ALDEKO) (4)
  • Euskaldun aktiboa izatea, euskaraz
    espainieraz baino gehiago edo hainean jakitea
    (formalkiinformalki), familia euskalduna izatea,
    hezkuntzan D-ereduan ikasia izana,
    Unibertsitatean ere euskaraz ikasia izana, sare
    soziala euskalduna nahi izatea, euskararen
    indarberritze biziberritzearen aldekoa izatea,
    motibazio integratiboa gehienbat izatea (baita
    instrumentala, komunikatiboa, ere), Euskal
    Herriarekin eta Euskararekin identifikatzea,
    euskararen aldeko independentziarekin bat
    etortzea, ahal den neurrian euskaraz bizitzea
    (lanean, administrazioan, ekonomian, solasaldian,
    erosketetan, hedabidetan,), elkarteren batean
    (BAGERAn, adibidez orain) edo ekintzaren batean
    (KORRIKAn, adibidez) partehartzea,

6
1. AMIA, AUKERAK (KANPOKO ALDEKO) (5)
  • Sare euskalduna izatea, zonalde euskaldunean
    sortubizi, ikusientzun euskaraz gehienbat,
    euskararen balio erantsia, errentagarritasuna,
    prestigio soziala handia eta erakargarria
    eranstea (lidergoak ere euskaldunak direnak
    aprobetxatuz), instituzioak erakundeak
    elkarteak taldeak pertsonak euskaldunak
    aprobetxatzea ere, euskaraz bizitzea eta horrela
    pozik bizitzea,
  • Errazena litzateke berezko Estatua lortzea,
    egiazko berezko politika linguistikoa izatea,
    egoera demokratikoan egotea, etika
    ekolinguistikoa gordetzea euskara normaltzeko
    (bere indarberritzebiziberritze prozesuaren
    bitartez), hizkuntza normala eta ofiziala
    (benetan) izatera iristea, Euskal Herri osoa
    euskalduntzea (zonalde linguistikoak bereizteko
    beharrik ez izateko), Euskara normaldu ondoren
    eta herritarrak euskaldunak izatea lortuz, baita
    eleanizduntasun indibiduala ere bultzatzea,

7
2.1. E.H.ko GIZARTEA ANIZTASUNA
  • E.H.ko Gizartea oso egoera anitzean eta
    konplexuan dago, nahiz eta Europan egon eta
    erlatiboki txikia izan. Bereiztu ohi ditugu,
    orokorrean eta euskararekiko ere, ondoko alderdi
    anitzak, AMIA bitartez aztertu beharrekoak ere,
    diagnosia ziurrera iritsi ahal izateko
  • Zonalde politikoak, Espainia eta Frantzia
    Estatuen menpekoak,
  • Ukipen egoeran egonda, Euskal Herriko politika,
    ekonomia, hizkuntza, kultura, menpeko pozizioan
    dago, libertaterik gabe aukeratzeko eta
    ezartzeko,
  • Zonalde sozio-linguistikoak, positiboki erabili
    ordez (euskalduntzeko, programa bereziak eta
    egokituak erabiliz, adibidez), negatiboki
    erabiltzen dira askotan (euskalduntzea
    oztopatuz),
  • Eremuak familia, hezkuntza, lana, solasaldia,
    ekonomia, administrazioa, kalea, hedabideak,
  • Arloak zientzia ezberdinak, adierazpen
    kulturalak,

8
2.2. E.H.ko GIZARTEA ANALISIAPLIKAZIO MAILAK (1)
  • Psikologia Sozialak, eta beste zientzia batzuk
    ere, bereiztu ohi dituzte baita pertsonekin
    lotzen diren egoera anitzak ere, edo analisi eta
    aplikazio mailak
  • PERTSONAK
  • (1) Norbanakoak, bakoitzaren nortasunarekin,
    identitatearekin, bere indar-guneak eta
    ahuleziak,
  • (2) Pertsona-artea, helburuak, erkaketa,
    harremanak, komunikazioak, berdintasuna bai/ez,
    positiboki bai/ez,
  • TALDEAK
  • (1) Talde bakoitza, helburuak,
    barne-antolakuntza aniztasuna harremanak,
    ondo sentitzearen beharra,
  • (2) Talde-artea, helburuak, erkaketa eta
    posizioak, harreman positiboak bai/ez,
    berdintasuna bai/ez, inposizioa bai/ez,
    adostasuna bai/ez, komunikazioak eta pertsuasioa,
    artaldi eta ardi beltzaren fenomenoak,

9
2.2. E.H.ko GIZARTEA ANALISIAPLIKAZIO MAILAK (2)
  • ORGANIZAZIOAK
  • (1) Elkarte sozialak (pribatuak) Bagera,
    Soziolinguistika Klusterra, Kontseilua, AEK, ...
  • (2) Instituzio ofizialak (publikoak)
    Jaurlaritza, Parlamentua, Aldundiak, Udaletxeak,
    Eudel, baina falta zaigu garrantzitsuena gure
    berezko Estatua.
  • (3) Erakunde erdi-sozialak erdi-ofizialak
    (erdi-pribatu erdi-publikoak) Unibertsitateak,
    Alderdiak, Sindikatuak, Konfebask eta Adegi,
    Udalbiltza, KutxaBank, EkoGune, Euskaltzaindia,
    Eusko Ikaskuntza, ...
  • Mugimendu sozialak maila berezia dena, nahiz eta
    jende askokoak izan, organizazio eskasekoak
    direnak gehienetan. Gurean nahiko errazak dira.
  • Auzolan berezia, nahiko erraza zori onez,
    beharrezkoa.
  • Manifestazioak bereziak, errazak hemen,
  • Festak bereziaz gain, pozgarriak, egokiak
    euskararako.

10
2.2. E.H.ko GIZARTEA ANALISIAPLIKAZIO MAILAK (3)
  • Maila guzti hauek oso garrantzitsuak dira
    euskararekiko onerako eta txarrerako ere,
    hauetan ematen direlako eragina duten kanpoko
    faktore nagusiak bai Aukerak (aldekoak) eta
    baita Mehatxuak (kontrakoak) ere. Bietatik ematen
    dira egunean euskararekiko, batez ere bereiztu
    ditugun hiru organizazio mota hauetan.
  • Hala ere, zenbat soziologo esaten dute mundu
    likido, gaseoso batean bizi garela
    zalantzagarria, aldakorra, ziurgabetasunekoa,,
    bultzatzen duena bai taldeak, eta baita bestelako
    gizarte mailak ere, funtsik gabekoak eta mantendu
    ezinekoak gertatzea, gehienbat gazteen artean
    horrela ote da gurean ere, euskararekiko?, zein
    neurritan?

11
2.2. E.H.ko GIZARTEA ANALISIAPLIKAZIO MAILAK
(4)
  • ESTATUA da organizazio nagusia, instituzio
    ofizial eta publiko nagusia, gizarte bateko
    edozein gauza garrantzitsurako beharrezkoa dena,
    baita euskararen normalkuntzarako ere oraindik
    ez duguna, nahiz eta ezinbestekoa izan.
  • Honi buruz ere, badago eztabaida egin beharra
    gure artean, zeren hau lortzea behar luke izan
    lehentasunezko helburua, hori lortu eta gero
    litekeenak direlako bestelako helburuak lortzea
    demokrazia izatea, krisi ekonomikoa konpontzea,
    krisi ideologikoa gainditzea, eta abar, eta ez
    alderantziz, Euskal Herriaren kontrakoek sinistu
    arazi egin diguten bezala (ORREAGA Elkartea,
    2013).
  • Esango nuke, bi Estatu dominatzaileak (Espainia
    eta Frantzia) nahiko lortu dutela gurekin gu
    babesgabetasun ikasia moduan funtzionatzea,
    zori txarrerako.
  • Euskal Herria berezko estatu normala izateak
    ekarriko luke, besteak beste, EUSKARA gure
    hizkuntza ofiziala lortzea eta normala izatea,
    Europan normalak diren bezala beste askok.

12
2.3. E.H.ko GIZARTEA ARTEKOTASUNA
  • Hau da, egun, zerbait geoz eta gehiago gertatzen
    ari zaiguna gurean, euskararekiko gehien bat,
    gure zori onerako 1) bai elkarte-artean, 2)
    elkarte eta erakunde artean, 3) erakunde-artean,
    4) erakunde eta instituzioen artean, 5) guzti
    hauek eta pertsona edo talde artean ere.
  • Esango nuke, gure berezko Estatua lortu arte,
    egoera hau dela, jadanik egunean, aukera
    aberatsena euskararen indarberritzean eta
    biziberritzean eragiteko, praktikan behintzat.
    Esango nuke ere miraria dela horrenbeste
    organizazio ezberdin egotea, Euskal Herri osoan,
    euskararekiko, nik dakidan neurrian erabat
    berezia dena gure Herri honetan, sinistu ezina
    gertatzen dena nazioarteko soziolinguistika
    aplikatuan.
  • Horregatik ere, harrigarriagoa zaigu ikustea
    zenbait energia inbertitzen dugun euskararen
    biziberritzean, lortzen dugun etekin eskasarekin
    erkatzen badugu (nire iritziz, noski) nola da
    posible azken 40 urtetan lortu dena asko dela,
    lorpen oso positiboa dela, esatea?, nola sinistu
    daiteke horrelako diskurtsoa?, ezagutzen al dugu
    euskararen historia?

13
3.1. EUSKARAREN HISTORIA MOTZA, EAEan (1)
  • Euskara jakite mailan, nola azaldu 1) 1900-1970
    arteko 70 urtetan, eta 2) 1970-2010 arteko 40
    urtetan gertatu zaiguna?, nahiz eta horrenbeste
    energia soziala erabili euskalduntzean? arrazoi
    nahikoa, hau, Euskal Herria berezko Estatua
    lortzeko ekitearen beharra.
  • 1900ean populazioaren 80 inguru euskalduna zen,
    eta hauen artean erdiak (populazioaren 40)
    euskaldun elebakarrak, erdaldun elebakarrak 20
    zirelarik, eta
  • 1970ean euskaldun elebakarrak desagertu dira,
    euskaldunak elebidunak (aktiboak, suposatzen da)
    bihurtu dira eta bakarrik populazioaren 24
    inguru dira, eta erdaldun elebakarrak berriz 75
    dira. Hau da 70 urtetan gertatutakoa.
  • 2006ean (EJ/GV, 2008), 16 urte eta gehiagokoen
    artean elebidun aktiboak populazioaren 30,1
    dira, elebidun pasiboak 18,3 dira, eta
    erdaldunak 51,5 dira. Hau da 40 urtetan lortu
    dena populazioaren euskalduntze prozesuan,
    bakarrik da 1) erdaldunak 75tik ? 51ra
    pasatzea, 2) euskaldunak, denak elebidunak
    izatea aktiboak 24tik ? 30ra pasatzea, eta 18
    pasiboak lortzea. 70 eta 40 urtetan gertatutakoa
    antzekoak al dira?
  • Badakigu ere elebidun aktiboak 16 urte baino
    gutxiago duten haur eta gazteen artean 65
    inguruan dabiltzala baita 16-24 urte artekoak
    57,5 direla edo Gipuzkoan 49,1 direla.

14
3.1. EUSKARAREN HISTORIA MOTZA, EAEan (2)
  • Euskara erabiltze mailan, egoera ez da hobea,
    azterketa guztiak adierazten duten bezala.
  • Arrazoi asko erabiltzen dira egoera hau
    azaltzeko 1) teorikoak batzutan (adibidez eredu
    matematikoa, J.L.Alvarez-Txillardegi, X. Isasi),
    2) enpirikoak bestetan, adibidez eskolatik edo
    familiatik kanpo egoera erdalduna da nagusi,
    oraindik euskaraz ez baduzu espainiera bezain
    edo gehiago ezagutzen, hizkuntza hauek erabiltzen
    dira errazagoa delako (ekonomi-lege
    psikologikoa) ikasi dena da batez ere euskara
    formala, baina ez euskara informala, hau
    izanik gehienetan erabilgarriagoa aisialdian
    euskaraz erabiltzen ez dutenak, bestelako
    eremutan oraindik gutxiago erabiliko dute
    zenbait eremutan derrigorrez espainiera erabili
    beharra (osasungoan, administrazioan, dendetan,
    tabernetan,) ohiturak sortzen dituzte, nekezak
    gero aldatzeko direnak (ekonomi-legearen
    arabera) estresa ere dago zein hizkuntzatan
    hizketan hasi aukeratzerakoan
  • Guzti honengatik 1) EUSKARAK ZENTRALITATEA bete
    behar du gure gizartean (zer da ba Euskal
    Herria?), 2) ERABAKI POLITIKO berriak
    ezinbestekoak ditugu, gure berezko Estatua lortu
    arte.

15
3.2. EUSKARAREN HISTORIA LUZEA, EAEan (1)
  • (Badu-Bada Erakusketa STM, 2012-13)
  • EL EUSKARA SE PERDIÓ DE FORMA NATURAL (?)
  • 1768 Se prohibe el euskara en la enseñanza de
    las primeras letras (Real Cédula de Carlos III)
  • 1772 Se prohiben los libros de contabilidad para
    comerciantes en euskara (R.C. Carlos III)
  • 1776 Se prohiben los libros en euskara (Conde de
    Aranda)
  • 1801 Se prohibe todo tipo de representaciones
    teatrales en euskara
  • 1803 Una denuncia particular sobre castigos
    corporales infligidos por hablar euskara en la
    escuela
  • 1857 Obligatoriedad de la escolaridad únicamente
    en castellano (Ley Moyano)
  • 1862 Se prohibe el euskara en todo tipo de
    escrituras públicas
  • 1867 Se prohibe el euskara en todo tipo de obras
    dramáticas (Real Orden de Isabel II)
  • 1902 Orden en la que se castiga a los maestros
    que enseñan en su idioma o dialecto (R.O. de
    Alfonso XIII y Romanones)

16
3.2. EUSKARAREN HISTORIA LUZEA, EAEan (2)
  • 1923 Prohibición del euskara en actos oficiales
    (Alfonso XIII y Primo Rivera)
  • 1925 Se retiran los libros de texto en euskara y
    suspensión de empleo y sueldo a quienes enseñen
    en dicha lengua
  • 1937 Prohibición de hablar en euskara
  • 1938 Se excluye el euskara de los registros
  • 1939 Exclusión del euskara en la rotulación de
    hoteles
  • 1940 Excluido en Tribunales y Comercios
  • 1944 Prohibido en las escrituras públicas
  • 1947 Prohibido en las revistas
  • 1948 Prohibido en las escuelas
  • 1954 Prohibido en las radios
  • 1964 Prohibido en discos y publicidad
  • EUSKARAZ BIZI NAHI DUGU!
  • EL VERDADERO MISTERIO DEL EUSKARA ES SU
    PERVIVENCIA, NO SU ORIGEN (Koldo Mitxelena)

17
3.3. EUSKARA GAUR, EAEan BIZIRIK DA
(Badu-Bada STM, 2012-13)
BADU Entzulerik, ikuslerik, hiztunik, irakurlerik, malgutasunik, bizitasunik, blogaririk, zibernautarik, babesik, eskolarik, lurralderik, araurik, baliorik, sortzailerik, aitormenik, prestigiorik, gaitasunarik, botererik, pozgarritasunik,
BADA Idazten, ukitzen, mugitzen, inprimatzen, asmatzen, digitala, ikusten, ezinbestekoa, maitatua, entzuten, erabilia, bizia, defendatzen, berezkoa, transmititzen, irakasten, ikasten, idazten, aldatzen, errespetatua, beharreskoa,
18
4. DISKURTSOAK ETA IKURRITZAK (LEMAK, LELOAK)
(1)
  • Gauden egoeran, eta oraingoz, Euskararen alde
    egitea beharrezkoa zaigu, sentsu guztietan 1)
    bai kuantitatiboki, populazioarekiko, 2) baita
    kualitatiboki ere, modu erakargarriak erabiliz.
    Adibidez, aipatu dugu zein garrantzitsua den
    euskararekiko artekotasuna bultzatzea (1) bai
    euskararen aldekotasun aktiboa indartzeko, (2)
    baita euskararen presentzia, ikuspena entzumena
    idazmena ere, handitzeko eta gerturatzeko.
  • Egun, garrantzi berezia ematen zaio erabiltzen
    diren diskurtsoak nolakoak diren, aipatutako
    helburuak lortzeko, nolakoak behar duten izan
    erakargarriak gertatzeko, euskararen aldekotasuna
    indartzeko besteak beste 1) diskurtso
    positiboak behar dute izan ikusmina sortu,
    partehartze gogoa piztu, estimulagarriak gertatu,
    motibagarriak izan, eta abar, 2) euskararekiko
    ikurritzak ere positiboak behar dute izan,
    bereziak, erakargarriak, estimulagarriak,
    komunikazio konbentzitzaile pertsuasiborako
    modukoak.

19
4. DISKURTSOAK ETA IKURRITZAK (LEMAK, LELOAK) (2)
  • Horrela 1) lehenbizi egin beharrekoa da nolakoak
    erabiltzen diren jakitea eta aztertzea, 2) gero
    proposamen batzuk emateko. Horretarako oso
    baliagarria zaigu BAT Soziolinguistika
    Aldizkaria, 86 (2013, 1) Euskararen Framing
    berriaz, zenbaki monografikoa dena (1)
    euskararekiko diskurtso berri baten beharra
    zergatik dugun nolakoak behar duten izan
    aztertzen ditu, euskararen aldekotasun aktibo
    orokorra lortzeko, (2) nolakoak behar duten izan
    ere erabiltzen diren Euskararekiko ikurritzak,
    bizitza eta pozarekin lotuz adibidez, nik
    proposatzen dut mintegi honek duen izenburua
    Pozik Bizi Gara Euskaraz!
  • Ikurritzak asko ditugu, bai historikoki, baita
    egun ere, organizazio mota gehienak berea
    dutelako, mugimendu sozialak ere, ekintza askok
    ere, gainera, aldatzen joaten dira, horrela 1)
    bai gure ahalmen sortzailea erakusten dugu, 2)
    baita harrigarria gertatzen da ere
    hartzaileentzako eta, horrela, eraginkorragoa.
    Adibide moduan, ondoan adieraziko ditut KORRIKAko
    historian erabili direnak, hau gertukoa zaigulako.

20
4. DISKURTSOAK ETA IKURRITZAK (LEMAK, LELOAK) (3)
  • KORRIKAren historia 1980an lehena (18 edizio),
    AEK Elkarteak antolatuz, E.H. osoa zeharkatuz,
    bakoitza bere ikurritza eta abestiarekin
    (Sustatu.com, 2013-03-24)
  • 1980 (1) Zuk ere esan bai euskarari (Korrika 1
    Xabier Amuriza)
  • 1982 (2) AEK, euskararen alternatiba herritarra
    eta herriaren erantzuna euskararen alde (Korrika
    2 Akelarre)
  • 1983 (3) Euskaraz eta kitto! (Korrika 3 Egan)
  • 1985 (4) Herri bat, hizkuntza bat! (Korrika 4
    Lontxo Aburuza)
  • 1987 (5) Euskara, zeurea (Korrika 5 Oskorri)
  • 1989 (6) Euskara Korrika eta kitto eta Euskal
    Herriak AEK (Gu AEK-koak gara Xanti eta Maider)
  • 1991 (7) Korrika euskara, euskaraz Euskal Herria
    (Korrika 7 Irigoien Anaiak eta Mikel Erramuspe)
  • 1993 (8) Denok maite dugu gure herria euskaraz
    (Aide Korrika Tapia eta Leturia)

21
4. DISKURTSOAK ETA IKURRITZAK (LEMAK, LELOAK) (4)
  • 1995 (9) Jalgi hadi euskaraz (Bizi ganoraz
    Maixa eta Ixiar, Alex Sardui, Kepa Junkera)
  • 1997 (10) Euskal Herria Korrika! (Euskal Herria
    Korrika Gozategi)
  • 1999 (11) Zu eta ni euskaraz (1 eta 1 Joxe
    Ripiau)
  • 2001 (12) Mundu bat euskarara bildu (Big Beñat
    Fermin Muguruza)
  • 2003 (13) Herri bat geroa lantzen (Gero bat
    gaurdanik Mikel Laboa eta Ruper Ordorika)
  • 2005 (14) Euskal Herria euskalduntzen. Ni ere
    bai! (Ni ere bai Afrika Bibang)
  • 2007 (15) Heldu hitzari, lekukoari, elkarlanari,
    euskarari, herriari (Heldu Niko Etxart eta El
    Drogas)
  • 2009 (16) Ongi etorri euskaraz bizi nahi dugunon
    herrira! (Ongi etorri laguna Betagarri)
  • 2011 (17) Maitatu, ikasi, ari Euskalakari
    (Pausoz pauso euskalakari Gose)
  • 2013 (18) Eman Euskara Elkarri! (Bagoaz Esne
    Beltza)

22
4. DISKURTSOAK ETA IKURRITZAK (LEMAK, LELOAK) (5)
  • Beste adibide erakargarriak dira euskararekin
    jolastu ondo pasa lagunak egin pozik
    bizitzea bultzatzen dutenak. Adibide moduan
    Kike Amonarriz jarri daiteke, gure artean ondo
    ezaguna delako
  • Kike Amonarriz Euskararekin jolasteko hamaika
    modu badaudela erakutsi digu
  • paperekoa.berria.info gaur (2013-5-5) 1413
  • Filologo eta soziolinguista izaki, Kike
    Amonarrizek (Tolosa, Gipuzkoa, 1961) euskararekin
    ondo pasatzeko sistemak aurkitzea izan du
    betidanik kezka eta afizio. Txiste kontalari
    gisa, egin zituen lehen urratsak ETBn. 2006.
    urtetik, Mihiluze lehiaketan gauzatu du
    euskararekin jolasteko grina hori. Zortzi
    denboraldi, 1.117 saio eta 2.400 lehiakide inguru
    platotik igaro ostean, maiatzaren 15ean azken
    saioa emango dute. Indartsua izango da oso Biba
    Mihiluze lehiakide bereziak eta
    ikus-entzuleentzako sariak (zori txarrez,
    berriro ere,nire ustez 15eko azken saioa
    zoragarria!)

23
BUKATZEKOPOZIK BIZIKO GARA EUSKARAZ!
  • Esandako guzti hau
  • Gutako norbanako bakoitzak hausnartzeko,
    kokatzeko eta erabaki aktibo positiboak hartzeko
    !!!
  • MILA ESKER, BAGERA Elkarteari eta hemen zaudeten
    guztioi !!!
Write a Comment
User Comments (0)
About PowerShow.com