Patxi - PowerPoint PPT Presentation

About This Presentation
Title:

Patxi

Description:

Ipuinak – PowerPoint PPT presentation

Number of Views:50
Slides: 19
Provided by: legasakoeskola

less

Transcript and Presenter's Notes

Title: Patxi


1
PATXI ERREMENTARIA
2
  • Munduan asko bezala, Aralar inguruko herrixka
    batean errementari bat bizi zen. Patxi zuen
    izena eta oso gaiztoa zela esaten zuten.
  • Horregatik, behin, Zart izeneko deabru bat
    bidali zioten infernutik. Errementari hura, nola
    edo hala, infernura eramateko agindu zioten.
  • Eta horrela, goiz batean, Zart, infernua
    utzirik, Patxiren sutegiraino joan zen. Patxi
    lanean ari zen hauspoari eragin, txingarrak
    astindu, aizkorak zorroztu, sutan burdina goritu,

3
  • - Egun on! - esan zion deabruak.
  • - Baita hiri ere! erantzun zion Patxik.
  • - Oso gaiztoa haizela ziotek denek. Infernuan
    ere horrelako kontuak entzun ditiagu. Horregatik,
    hi harantz eramateko asmotan etorri nauk.
  • - Ez zegok gaizki! Baina gose nauk eta
    infernurako bidea luzea duk. Lehenengo gosaldu
    egingo diagu.
  • Zarti ongi iruditu zitzaion eta biak
    gosaltzera joan ziren. Mahaian eseri eta bapo
    gosaldu zuten.

4
  • Gosaria bukatu zutenean, Patxi jaiki zen eta
    hauxe erran zion Zarti
  • - Goazemak orain nahi baduk.
  • Zartek eginahalak egin zituen, baina ezin
    zen jaiki. Aulkia bikez igurtzi baitzuen aurrez
    Patxik eta han erantsirik geratu zen deabru
    gizajoa.
  • Hala eduki zuen hiru urtez Patxik deabrua.
    Hiru urte luze haiek iragan ondoren, bikea sutan
    berotu zuen Patxik eta hura urtu zenean, Zart
    aske geratu zen.
  • Deabruak bere burua aske ikusi zuenean, azkar
    alde egin zuen handik, Patxiri kasurik egin gabe.

5
  • Horrela, Patxi, munduan geratu zen. Gero eta
    gaiztoago ari omen zen bihurtzen. Infernuan,
    Patxiri beste deabru bat bidaltzea erabaki zuten.
  • Axut izeneko deabrua aukeratu zuten
    horretarako. Abiatu baino lehen, Zartek zera
    esan zion Axuti
  • Kontuz ibil hadi! Patxik mahain esertzeko
    esaten badik, ez eseri.
  • Ez, ez nauk eseriko. Aski ongi ezagutzen diat
    nik Patxi.

6
  • Eta horrela agertu zen, goiz batean, Axut,
    Patxiren sutegian.
  • - Egun on! esan zion Patxiri.
  • - Baita hiri ere!
  • - Gero eta gaiztakeria haundiagoak egiten omen
    dituk. Hala jakin diagu infernuan. Eta hi
    harantz eramateko agindua eman zidatek.
  • - Ongi duk! Baina lan asko egin diat eta gose
    nauk. Gainera infernuko bidea luzea duk. Zer
    edo zer gosaldu dezagun lehenago.
  • - Bai, goazemak azkar! esan zion Axutek.
  • Biak sukaldean sartu ziren eta Patxik erran zion
    Axuti
  • - Eser hadi mahaian, lagun!
  • - Ez, ez, lasai. Ez diat esertzeko ohiturarik
    erantzun zion Axutek.

7
  • Etzan hadi, orduan, horko zezeilu horretan
    hainbeste bide egin eta gero nekatuta egongo haiz
    eta!
  • - Bai, hori egia duk esan zuen Axutek
    irribarrez.
  • Eta zizeiluan etzan zen.
  • Patxik, mahaian jarri eta lasai gosaldu zuen.
    Bukatu zuenean, Axutengana joan eta honela esan
    zion
  • - Goazemak orain, nahi baduk.
  • Baina Axut, eginahalak egin arren, ezin zen
    zizeilutik jaiki. Zizeilua ere aurrez bikez
    igurtzita baitzuen Patxik.
  • Eta han eduki zuen hura ere hiru urtetan.
    Azkenean, bikea suaz urtu eta askatu egin zuen.
    Azkar alde egin zuen Axut gizajoak infernuko
    zulora.

8
  • Patxi, berriz ere, munduan geratu zen. Gero
    eta gaiztakeria haundiagoak egiten zituen. Hura
    ez zegoen horrela uzterik. Zer egin
    erabakitzeko, bilera bat egin zuten deabruek
    infernuan.
  • Azkenean, nola edo hala, Patxi infernura
    eraman behar zutela erabaki zuten eta,
    horretarako, beste deabru bat izendatu zuten.
  • Gatz zuen izena aukeratutako deabrua. Mundura
    abiatu baino lehen, honela hitz egin zioten beste
    bi deabruek
  • - Patxik mahaian esertzeko agintzen badik, ez
    kasurik egin.
  • - Eta gero zizeiluan etzateko esaten badik ere,
    ez etzan.
  • - Ez, ez! Kontuz ibiliko nauk erantzun zien
    Gatzek. Eta mundura abiatu zen.

9
  • Goiz eguzkitsu batean, Gatz, Patxiren sutegian
    sartu zen eta egun onak eman zizkion
  • Egun on!
  • Baita hiri ere erantzun zion Patxik.
  • Egia al duk gero eta gaiztakeria haundiagoak
    egiten dituala? Zer habil hor bazter guztiak
    nahasten?
  • Hori ez duk egia!
  • Ba, hi infernura eramateko esan zidatek niri!
  • Ondo zegok! Baina infernurako bidea luzea duk
    eta gosaldu egin behar diagu irten baino lehen!
  • Goazemak, ba!

10
  • Sukaldean sartu orduko, honela esan zion
    Patxik Gatzi
  • - Jarri mahaian.
  • - Ez, ez diat ohiturarik.
  • - Etzan hadi orduan horko zizeilu horretan.
    Nakakuta egongo haiz honezkero.
  • - Ez, ez, nahiko lo eginda nagok. Ez diat
    etzateko beharrik.
  • - Motel! Igo hadi orduan etxe aurreko
    pikondora eta jan nahi dituan guztiak, nik
    gosaltzen dudan bitartean.
  • - Hori bai! Horixe egingo diat.
  • Eta Gatz pikondora igo zen.

11
  • Gosaldu zuenean, Patxik ataritik deitu zion
    Gatzi.
  • Gatzek jaitsi nahi zuen, baina ezin. Pikondoa
    ere bikez igurtzurik zegoen eta bertan erantsirik
    geratu zen.
  • Eskolako haurrek harriak botatzen zizkioten
    egunero. Deabruaren garrasiak entzun arren,
    Patxi ez zen errukitzen eta han eduki zuen hiru
    urtetan. Azkenean, suaz bikea berotu eta Gatz
    askatu egin zuen.
  • Gatzek bere burua aske ikusi zuenean, Patxiz
    ez zen gogoratu ere egin. Infernura joan zen
    lasterka.

12
  • Egunak joan eta egunak etorri, azkenean,
    Patxiri ere iritsi zitzaion heriotzako ordua.
  • Hil zenean, mailua, burruntzia eta kurrikak
    hartu zituen eta zuzenean infernura abiatu zen.

13
  • Dan, dan, dan, jo zuen mailuz infernuko
    atea.
  • - Nor da? galdetu zioten barrutik.
  • - Patxi errementaria naiz - erantzun zuen.
  • Hau entzun zutenean, deabru guztiak, ateari
    eusten jarri ziren, Patxi errementaria sar ez
    zedin. Bestela, adio infernuko bakea...

14
  • Ikusiz gero ezagutuko zuela pentsatu zuen
    deabru batek eta ateko giltza-zulotik begira
    jarri zen.
  • Patxi konturatu zen eta burruntziaz begia
    atera zion.
  • Beste deabru batek, ahotsez ezagutuko zuela
    eta, makurturik, atepeko zirrikituan jarri zuen
    belarria.
  • Patxi konturatu zen eta, kurrikekin, belarria
    moztu zion.

15
  • Azkenean, Patxi, infernuan ez zutela hartu
    nahi konturaturik, zeru aldera joan zen.
  • Jo zuen zeruko atea eta San Pedro atera
    zitzaion.
  • - Nor zara zu? - galdetu zion honek.
  • - Patxi errementaria - erantzun zion.

16
  • San Pedro ongi zekien Patxi errementariaren
    berri eta ez zion zeruan sartzen utzi nahi.
  • Baina, halako batean, andre zahar bat hurbildu
    zen ate ondora. Ikusi orduko, ezagutu zuen
    Patxik andre hark eta, beldurturik, Patxik
    kalterik egin ez ziezaion, honela hitz egin zion
    San Pedrori
  • - Oso gizon zintzoa izan da hau munduan.
    Edonori laguntzeko prest egoten zen beti. Ongi
    merezia dauka gizon honetxek zerua.

17
Orduan, San Pedrok atea zabaldu zion eta Patxi
barrura sartu zen. Geroztik, Patxi errementaria
zeruan omen dago. Hori hala bazan, sar dadila
kalabazan.
18
Amaiera
Write a Comment
User Comments (0)
About PowerShow.com