- Nortzuk izango dute hezkuntza-premia berezia? - PowerPoint PPT Presentation

1 / 29
About This Presentation
Title:

- Nortzuk izango dute hezkuntza-premia berezia?

Description:

Title: PowerPoint Presentation Last modified by: pdi Created Date: 1/1/1601 12:00:00 AM Document presentation format: Presentaci n en pantalla Other titles – PowerPoint PPT presentation

Number of Views:32
Avg rating:3.0/5.0
Slides: 30
Provided by: pbwo1088
Category:

less

Transcript and Presenter's Notes

Title: - Nortzuk izango dute hezkuntza-premia berezia?


1
- Nortzuk izango dute hezkuntza-premia berezia?
Hainbat lagungarri eta arreta berezi behar
dituzten ikasleek izango dute.
  • - Urritasun fisikoak, psikikoak edo sentimenekoak
  • - Portaeran desoreka larriak
  • Gizarte edo kultura-egoera kaltetua
  • Adimen-gaitasun handiko ikasleek
  • Hezkuntza-premia bereziak izango dituzte
    eskolatze-aldi osoan edo epealdi batean?
  • Zergatik?

- Zeintzuk dira hezkuntza-premia berezien
erantzunaren printzipioak?
Normalizazioa eta eskolan integratzea
2
- Hezkuntza-premia bereziak antzemateko eta
baloratzeko kualifikazio anitzetako adituez
osatutako taldeak izango dira. Horien izena talde
multiprofesionala da. EAE ze izen daukate?
  • Hezkuntza-premia bereziak eskolatze aurretik
    antzeman ez badira, nor izango
  • da abiapuntua?

- Noren lankidetza izango du?
- Diagnosia egiterakoan hezkuntza-premia bereziak
dituzten ikasleen legezko ordezkariek baimena
eman behar dute. Egia / gezurra.
3
Hezkuntzako administrazioa saiatuko da
hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak
ahalik eta azkarren, txiki-txikitatik,
antzematen, baloratzen eta ikasle horiei arreta
eskaintzen. Horretarako, Hezkuntza, Unibertsitate
eta Ikerketa Saileko zerbitzu arduradunen
bitartez harremanetan jarri beharko du foru
aldundietako Gizarte Ongizateko eta Osasun
Saileko zerbitzu arduradunekin.
Zeintzu figura koordinatu daitezke hemen?
4
- Zer da ebaluazio psikopedagogikoa?
Irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuan parte
hartzen duten elementu anitzi buruzko informazio
garrantzitsua biltzen, aztertzen eta baloratzen
duen prozesua.
- Zein da ebaluazio psikopedagogikoaren helburua?
Nortasunaren edota ikasketaren garapenean
desorekak aurkitzea. Hezkuntza-premia bereziak
antzematea.
- Zeren inguruan hartzen dira erabakiak?
Ikasleak gaitasunak garatzeko behar izan
ditzaketen laguntza-motei buruz.
5
- Ebaluazio psikopedagogikoa nola egingo da?
Curriculumaren ebaluazioan eta ikaslea
irakaslearekin, ikasgelako lagunekin, ikastetxean
eta familian nola konpontzen den ikusita egingo
da.
  • Informazioaren babesa eta isilpekotasunaren
    erantzukizuna ikastetxeko zuzendaritzarena,
    partehartzearen arduradunena eta jakinaren
    gainean dauden guztiena izango da. Zergatik?

6
- Administrazioari ezer esan gabe ikasle bati
curriculumaren norbanako egokitzapen bat egin
diezaioket?
- Zertarako da administrazioak erabiltzen duen
informazioa?
Administraziorako informazioa beharrezko
baliabideak emateko izango da eta irakasleentzako
informazioa dagokion curriculumaren egokitzapenak
egiteko.
- Egokitzapenen inguruan informazioa modu
ulergarrian emango zaie legezko ordezkariei.
Zergatik?
7
- Eskolaratzeko momentuan non eskolaratuko dira
ume guztiak?
Ahal denean, behintzat, gela arruntetan
eskolatuko dira ikasle guztiak, eta
behar-beharrezko denean baino ez ikastetxe
arruntetako heziketa bereziko geletan edo gela
egonkorretan. Ezinbesteko izan dadinean, heziketa
bereziko ikastetxeetan emango zaie heziketa
ikasle horiei.
8
Lehentasuna aitortuko zaie diru publikoarekin
mantendutako ikastetxeetan onartuak izateko,
premia espezifikoetarako baliabide egokiak baldin
badituzte edo talde multiprofesionalak egindako
eta hezkuntza-administrazioak onartutako
proposamenean baliabide horiek sartzen badira.
Nolanahi ere, banaketa orekatua izango da
ikasleen kopurua eta gorabehera bereziak kontuan
hartuta. Zergatik?
9
- Zu ikastetxe publiko bateko irakaslea zara.
Autista den umea eskolaratu berri dute zure
eskolan. Zure irakaskideekin hitz egin ostean
umea ez hartzea pentsau duzue Neurri hau hartu
dezakezue?
-eta itzartutako ikastetxe pribatu bateko
irakaslea bazina?
- Diru publikoarekin mantentzen diren ikastetxe
guztiek nahitaez onartu beharko dituzte
hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak
10
- Derrigortuta al daude ikastetxean neurri
bereizgarriak jasotzera bere ikasketa-proiektuan,
eskolatuta dauden hezkuntza-premia bereziko mota
ezberdineko ikasleei erantzuteko?
11
Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen
eskolatzea Haur Hezkuntzan legeak etapa
horretarako oro har ezartzen dituen adinetan hasi
eta amaituko da. Salbuespen gisa, Pedagogi
Berrikuntzarako Zuzendaritzak baimendu ahal
izango du urtebete gehiagoz egotea behar duten
ikasleentzako. Aurretik, ikaslea matrikulatuta
dagoen ikastetxeko talde multiprofesionalak
txostena egin beharko du eta beharrezkoa izango
da legezko ordezkariak ados egotea eta
hezkuntzako ikuskaritzak ontzat ematea. Zergatik?
eta lehen hezkuntzan?
12
- Zer da eta zertarako egiten da norbanako
egokitzapen curricularra?
Curriculuma Norbanakoari Egokitzea curriculumeko
elementuetan (helburuetan, edukietan, ebaluatzeko
irizpideetan, metodologian, antolaketan)
beharrezko aldaketa guztiak egitea da, ikasle
batek eskolaketa osoan modu iragankorrean edo
iraunkorrean izan ditzakeen hezkuntza-premia
bereziei erantzuteko.
13
Ikastetxeek curriculumaren egokitzapenak
proposatu beharko dituzte dekretu honetako 2.
atalean adierazten diren hezkuntza-premia
bereziak dituzten ikasleentzat, baina beti ere
egokitzapen horiek ikastetxeko pedagogi autonomia
gainditzen dutenean. Hezkuntza, Unibertsitate eta
Ikerketa Sailak onartu beharko ditu proposatutako
egokitzapenak. Zer esan nahi du honek?
14
- Zein da curriculumaren egokitzapen guztien
xedea?
Ikasleak curriculumean ezarritako gaitasun
orokorrak eskuratzea, dituen aukeren arabera eta
ahalik eta gehien integratuta dagokion taldean.
Xede horiek lortzen dituzten ikasleek dagokien
titulu akademikoa eskuratuko dute lortzen ez
dituztenek prestakuntza egokitua egin ahal izango
dute laneratu ahal izateko kualifikazioa lortzeko.
15
- Ikasleen aniztasunari hezkuntza-erantzun egokia
emateko zein da eskolako figura.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak
ziurtatuko du irakasle aholkulariaren arreta Haur
Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan
eta irakasle orientatzailearen arreta Bigarren
Hezkuntzako ikastetxeetan, ikasleen aniztasunari
hezkuntza-erantzun egokia emateko.
16
- Buru-urritasunen edo garapenaren nahaste
orokorren ondorioz hezkuntza-premia berezi
iraunkorrak dituzten ikasleei non emango zaie
hezkuntza erantzuna?
Ikastetxe eta ikasgela arruntetan emango zaie
hezkuntza-erantzuna, ahal dela behintzat.
Horretarako, erabilgarri dauden bitartekoez eta
baliabideez baliatuko dira eta beharrezkoak diren
curriculumaren egokitzapenak egingo dira.
17
- Non jasoko dute ezgaitasun psikiko larriak eta
iraunkorrak dituzten ikasleak arreta?
Ezgaitasun psikiko larriak eta iraunkorrak
dituzten ikasleek ikasgela egonkorretan jaso ahal
izango dute arreta, ikastetxean bertan,
etengabeko laguntza egokitua eta curriculum
arruntarekin bateragarria ez den curriculum
egokitua beharrezkoak baldin badituzte. Ikasgela
egonkorrek premia bereziei erantzun ahal izateko
baliabide materialak eta giza baliabideak izango
dituzte. Dena dela, horrek ez du kaltetuko
ikastetxeko dinamika orokorrean sartzeko aukera.
18
Derrigorrezko eskolatzea amaitzean gorreriaren
ondorioz hezkuntza-premia bereziak dituzten
ikasleek hizkuntza biak erabiltzeko gaitasuna
izan dezaten (zeinuena eta ahozkoa) eta,
horrenbestez gizartean partehartze aktiboa,
hezkuntza-administrazioak lagundu egingo du
zeinuen hizkuntzak aitorpena eta erabilera izan
ditzan, gorrek ikasten duten hizkuntza naturala
denez baita komunikatzeko ahozko eta ikusmeneko
sistemen erabilera ere, baina zein izango da
ahozko lehen hizkuntza?
Hezkuntza-administrazioak ikasleen familiei eta
legezko ordezkariei informazioa eta aholkularitza
emango dizkie, hezkuntzako laguntza-zerbitzuen
bitartez, ahozko lehenengo hizkuntza euskara eta
gaztelaniaren artean hautatu ahal izateko aukerei
buruz.
19
- Hezkuntzako administrazioak ikastetxe
arruntetan ikasle gorrentzako ikasgelen sorrera
sustatuko du hezkuntzako etapa guztietan Egia /
Gezurra?
Beharrezko baliabideak emango ditu ikasgela
horietarako? Adibidez zeinuen hizkuntza
erabiltzen duten irakasleak, eta ahozko hizkuntza
irakasteko eta komunikaziorako entzumen-oztopoak
ezabatzeko logopedak. Egia / Gezurra?
20
- Hezkuntza-premia bereziak ikusmen-urritasunaren
ondorioz dituzten ikasleei non emango zaie
hezkuntza-erantzuna.
Hezkuntza-premia bereziak ikusmen-urritasunaren
ondorioz dituzten ikasleei ikastetxe arruntetan
emango zaie hezkuntza-erantzuna. Horretarako,
dagokion laguntza-zerbitzuen aholkularitza izango
dute.
21
- Laguntza-zerbitzuak koordinazioan arituko dira
diagnostiko eta ebaluazio psikopedagogikoa
egiteko, jarduteko plana ezartzeko eta
curriculumaren beharrezko egokitzapenak
planteatzeko. Zergatik?
Demagun curriculumean sartzeko material egokituak
behar dituzula eta baita ikasle horientzako
beharrezkoa den ikasmateriala. Nondik aterako
dituzu?
22
- Administrazioak curriculum arruntean sartzeko
beharrezkoak diren baliabide teknikoak eta giza
baliabideak emango dizkie mugimenezko
ezgaitasunaren eta garun-paralisiaren ondorioz
hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei. Bai
/ Ez.
23
- Gizarte edo kultura-egoera kaltetuaren ondorioz
behin-behineko hezkuntza-premia bereziak dituzten
ikasleei ikastetxe arruntetan emango zaie
hezkuntza erantzuna. Nola?
Ikaslearen ezaugarrietara egokitutako
hezkuntza-proiektuaren, ikasketa- proiektuaren
eta ikasgelaren programazioaren bitartez.
Eta nahikoa ez bada?
Orokorrean ezarritako neurriak nahikoak ez badira
ikasleren batentzat, hezkuntza sendotzeko
neurriak hartuko dira eta curriculumaren
behin-behineko egokitzapenak egin ahal izango
dira.
24
- Hezkuntza-administrazioa bereziki arduratuko da
ingurune kaltetuetan dauden ikastetxeak ez
daitezen ingurune berezitu bihurtu,
integrazioaren eta normalizazioaren
printzipioaren aurka. Nola?
Horretarako, ikasgelako programazioan eta taldeen
antolaketan malgutasun-neurriak erabiltzeko
aukera emateaz gain, ikastetxe horietako
irakasleek prestakuntza eta kualifikazio
espezifikoa izan dezaten saiatuko da.
25
- Eskola-moldagabezia larriaren ondorioz
hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei
ikasgela eta ikastetxe arruntean eman behar zaie
hezkuntza-erantzuna, ahal dela behintzat. Nola?
Egoki iritzi diren neurriak hartuko dira
curriculuma egokitzeko, hezkuntza sendotzeko eta
norberari orientabidea emateko.
26

- Noiz egingo dira curriculumaren norbanako
egokitzapen nabariak
Curriculumaren norbanako egokitzapen nabariak
ikaslea eskolarizatuta dagoen hezkuntza-zikloaren
hasieran egingo dira. Egokitzapen horiek
definituko dute oro har ikaslearen
eskolarizatzea, bere curriculumaren plangintza
orokorra, hezkuntza-erantzunaren antolakuntza
eta beharrezkoak diren aparteko baliabideak.
- Ziklo baten biagarren ikastaroan egin ahal
izango da?
Aparteko hezkuntza-egoerak direla eta,
curriculum-egokitzapena, ziklo baten bigarren
ikastarorako egiten bada, ikasturte horretarako
bakarrik egingo da.
27
- Zergatik ikastetxeak proposatuko du
curriculumaren norbanako egokitzapena?
- Ikaslearen eskura jarriko ditu
sarbide-neurriak, baita ikasi ahal izateko
beharrezko laguntza teknikoak edo pertsonalak ere.
- Haur Hezkuntzan eta Lehen Mailako Hezkuntzan
curriculumaren norbanako egokitzapen nabariak
izango dira curriculumaren erreferentea ikaslea
eskolarizatuta dagoen bestelako ziklo edo etapa
batean dagoenean. Egia / gezurra.
28
Ze desberdintasun dago curriculumaren norbanako
egokitzapen nabari globalak, ziklokoak eta
arlokoak.
1. Zikloko curriculumaren norbanako egokitzapen
nabariak dira curriculum-arloetan oinarrizko eta
funtsezkotzat jotzen diren helburu eta edukin
orokorrak deustetzen dituztenak. Horren ondorioz,
funtsean aldatzen dira helburu orokorrak eta
ebaluatzeko irizpideak. 2. Arloko
curriculumaren norbanako egokitzapen nabariak
dira helburuak, edukinak eta irizpideak arlo
batean edo hainbat arlo jakinetan aldatzen
dituztenak, bide batez etaparen helburu berdinak
mantenduz. Horien helburua da ikasleek etapa
amaitzean dagokien titulazioa lor dezaten.
29
Kasu batzuetan autismotik, buruko atzerapen
gogorratik eta garapenaren bestalako arazoetatik
eratorritako hezkuntza-premia berezi iraunkorrak
dituzten ikasleak ohiko ikastetxetan, ikasgela
iraunkorretan eta ikastetxe berezietan
eskolarizatuta daude. Horrelakoetan, berezitutako
curriculuma izan ahalko da dagokien curriculuma
norbanakoari egokitzapenaren erreferentzia-eremua
eta aukera egongo da curriculum hori etapari
dagozkion arloen inguruan antolatzeko. Egia /
Gezurra.
Write a Comment
User Comments (0)
About PowerShow.com