Diapositiva 1 - PowerPoint PPT Presentation

About This Presentation
Title:

Diapositiva 1

Description:

7 Lurraren dinamika LURRIKARA HISTORIKOAK Natura Zientziak DBH 2 7 Natura Zientziak DBH 2 Lurrikara historikoak Lurrikara historikoak Gehiago jakiteko, sakatu ... – PowerPoint PPT presentation

Number of Views:44
Avg rating:3.0/5.0
Slides: 9
Provided by: Beat113
Category:

less

Transcript and Presenter's Notes

Title: Diapositiva 1


1
7
Lurraren dinamika
LURRIKARA HISTORIKOAK
Natura Zientziak DBH 2
2
7
Lurrikara historikoak
Lurrikara historikoak
Gehiago jakiteko, sakatu lurrikara bakoitzaren
gainean
Natura Zientziak DBH 2
3
7
Lurrikara historikoak
Lisboako lurrikara (1755)
  • 1775eko Domu Santu egunean (azaroaren 1ean),
    goizez, Europa mendebaldean gogoratzen den seismo
    katastrofikoena gertatu zen.
  • Seismoak, ustez, Ozeano Atlantikoan izan zuen
    epizentroa, San Vicente lurmuturretik gertu
    kalkulatu denez, 8'5 eta 9 arteko magnitudea izan
    zuen Richter eskalan, eta hiru minutu eta erdi
    eta sei minutu artean iraun zuen. Lurrikara leku
    oso urrunetan sentitu zen, adibidez, Ameriketako
    Estatu Batuetan.
  • Lisboa hirian bertan, 90 000 pertsona hil ziren,
    eta hiriko eraikinen 85 suntsitu zuen, besteak
    beste, jauregiak eta liburutegiak.
  • Espainian ere ondorio nabarmenak izan zituen,
    hainbat eraikin kaltetu eta eraitsi baitziren,
    besteak beste gazteluak, elizak eta katedralak.
    Hildako ugari izan ziren, Cádizko eta Huelvako
    kostaldean, batez ere izan ere, lurrikararen
    ondorioz, tsunamiak sortu eta ibai-ibilguak beren
    ibilbidetik atera ziren.

Natura Zientziak DBH 2
Itzuli hasierako menura
4
7
Lurrikara historikoak
San Franciscoko lurrikara (1906)
  • 1906ko apirilaren 18an, Estatu Batuen historiako
    hondamendi natural ezagunetariko bat gertatu zen
    Ritcher eskalaren arabera 7,8 gradu izan zituen
    seismoak San Francisco hiria astindu zuen.
  • Lurrikararen ondoren, gainera, sute handi bat
    piztu zen, eta hiru egun behar izan zituzten hura
    guztiz itzaltzeko.
  • Hasiera batean, 478 hildako izan zirela uste
    zen, baina, dirudienez, 3 000 inguru izan ziren
    bitxia bada ere, lurrikararen ondorengo suteak
    hildako gehiago eragin zituen, lurrikarak berak
    baino.
  • Hildakoez gain, San Franciscoko biztanleriaren
    hiru laurden etxerik gabe geratu zen lurrikararen
    ondoren. Dena den, biztanleak berehala hasi ziren
    hiria berreraikitzen.

Natura Zientziak DBH 2
Itzuli hasierako menura
5
7
Lurrikara historikoak
Kantoko lurrikara (1923)
  • Kantoko lurrikarak Japonia astindu zuen 1923ko
    irailaren 1ean. Lurrikarak biztanle gehien bizi
    zen herrialdeko zona bat suntsitu zuen, besteak
    beste, Yokohama hiria baina, bereziki, Tokio
    hiriburuan eragin zuen.
  • Seismoak 7,8ko magnitudea izan zuen Ritcher
    eskalan, eta 100 000 hildako baino gehiago eragin
    zituen, dardararen eta hirian zehar piztu ziren
    hamaika suteren ondorioz. Milioika pertsonak
    galdu zuten etxea.
  • Lurrikararen ondoren, hiria berriro diseinatu
    zuten parke handiak egin zituzten, eta
    Gobernuaren eraikin berriak egin zituzten,
    antzeko beste hondamendi bat gertatuz gero,
    errefuxiatuak hartu ahal izateko.

Natura Zientziak DBH 2
Itzuli hasierako menura
6
7
Lurrikara historikoak
Valdiviako lurrikara (1960)
  • 1960ko maiatzaren 22an, Valdivia Txileko herria
    historiara pasatu zen, inoiz izan den
    lurrikararik handiena gertatu baitzen.
  • Lurrikarak 9,5eko magnitudea izan zuen Ritcher
    eskalan, eta aldaketa gogorrak eragin zituen leku
    hartako geografian, eta horrez gain, hiriko
    hainbat zona handi urpean geratu ziren, itsas
    mailatik 4 metroko sakonerara. Mercalli eskalan,
    lurrikara XI eta XII gradura iritsi zen.
  • Lurrikararen magnitudea hain handia izan zen,
    Hego Amerikako Hego Kono osoan sentitu baitzen.
    Lurrikarak tsunamia eragin zuen, eta tsunamiak
    Hawaii uharteetan eta Japoniako uharte urrunetan
    izan zituen ondorioak zehazki, milaka hildako
    eta 2 000 000 kaltetu eragin zituen.

Natura Zientziak DBH 2
Itzuli hasierako menura
7
7
Lurrikara historikoak
Alaskako lurrikara (1964)
  • 1964ko martxoaren 27an, Ipar Amerikan inoiz
    izandako lurrikararik handiena gertatu zen,
    historiako bigarren handiena (batzuentzat,
    hirugarren handiena da, 2004an Indiako ozeanoan
    gertatutako seismoa gogorragoa izan zela uste
    baitute).
  • Lurrikarak Alaskako hainbat udalerritan eragin
    zuen, baita Anchorage hiririk handienean ere
    hiri erdiko zenbait eraikin kaltetu eta eraitsi
    zituen.
  • Harrigarriena da lurrikararen ondorioz 128
    biktima baino ez zirela izan eta horietatik 110
    seismoak eragindako tsunamietan hil zirela
    (batzuk, oso urruneko lekuetan gainera, adibidez,
    Kalifornian) izan ere, Alaskan jende gutxi bizi
    da, eta horrez gain, lurrikara gertatu zenean,
    jendea ikaslekuetatik eta lantokietatik kanpo
    zegoen.
  • Bestalde, Alaskako zonalde zabaletako lursailak
    11 metro egin zuen gora.

Natura Zientziak DBH 2
Itzuli hasierako menura
8
7
Lurrikara historikoak
Indiako ozeanoko lurrikara (2004)
  • 2004ko abenduaren 26an, lurrikara suntsitzailea
    gertatu zen epizentroa Sumatrako mendebaldeko
    kostaldean izan zuen.
  • Lurrikarak 9,1 eta 9,3 arteko magnitudea izan
    zuen Ritcher eskalan, eta tsunami handiak eragin
    zituen, Indiako ozeanoak bustitzen dituen ia
    herrialde guztietako kostaldeak suntsitu
    zituztenak urrutiko zonaldeetara ere iritsi
    ziren, Somaliara eta Hego Afrikara, esaterako.
  • Hondamendiak zonalde oso behartsuetan eragin
    zuen, jendea ohartaraztea oso zaila zen lekuetan
    hori izan zen ondorio okerrena. Guztira, 230 000
    pertsonak baino gehiagok galdu zuten bizia
    (zenbait zifraren arabera, hildakoak 400 000 izan
    ziren), eta horiez gain, milioika kaltetu izan
    ziren. Historian, hildako gehien eragin dituen
    hondamendi naturaletako bat izan zen.
  • Albisteek erantzun humanitario handia eragin
    zuten mundu osoan gainera, gabon-egunak ziren
    ezbeharra gertatu zenean. Diru kopuru handiak
    eman zituzten mundu osoko lagunek, eragindako
    herrialdeei laguntzeko.

Natura Zientziak DBH 2
Itzuli hasierako menura
Write a Comment
User Comments (0)
About PowerShow.com