Presentaci - PowerPoint PPT Presentation

1 / 40
About This Presentation
Title:

Presentaci

Description:

ILARGHIZKI ZOPA Eta bururatu eta egin! Eta ez ilargia bakarrik! behin lapurretan hasita eguzkia ere lapurtu zuen. Horrek ondorio latzak ekarri zituen gure herrian. – PowerPoint PPT presentation

Number of Views:57
Avg rating:3.0/5.0
Slides: 41
Provided by: ALI1204
Category:
Tags: presentaci | zopa

less

Transcript and Presenter's Notes

Title: Presentaci


1
ILARGIRIK EZ BALEGO ZER?
Gau eta egunez askotan nabil zeru goiari
begira ideia polit bakar batekin joatea
ilargira. Ideia horrek nire buruan hainbat jira
eta bira nola eta noiz joan, horiek problema
txikiak dira, ia lan honek amets hortara
hurbiltzen nauen sikira
2
ILARGIRIK EZ BALEGO ZER?
3
1. ILARGIA NON DEMONTRE DAGO?
1. Ilargia non demontre dago ?
  • Ilargia, lurraren satelite bakarra da eta batez
    beste lurretik 384.400 Km ko distantziara dago.
  • Lurrak bezala bi mugimendu dauzka
  • 1.- Translazioa. Lurraren inguruan orbita
    eliptikoak deskribatuz.
  • 2.- Errotazioa. Bere buruari bira emanez.

4
ILARGIAREN AURPEGIAK
1. Ilargia non demontre dago ?
  • Ilargiaren translazioa eta errotazioa denbora
    berdinean gertatzen direnez Lurrari aurpegi bera
    erakusten dio beti.
  • Guk ikusten dugun aurpegia, aurpegi hurbila
    izenez ezagutzen da eta gure aurka dagoena,
    aurpegi urruna, izkutua edo iluna .
  • Aurpegi hurbilarekin alderatuta aurpegi urrunak
    ia ez du itsasorik.

5
1. Ilargia non demontre dago ?
ILARGIAREN DATU FISIKOAK
Diametroa 3476 km
Masa 7,349x1022 kg
Dentsitatea 3340 kg/m3
Grabitatea azalean 1.63 m/s2
Errotazio periodoa (ilargi egun eta gaua) 27 egun, 7 ordu, 43 min eta 7segundu
6
1. Ilargia non demontre dago ?
ILARGIAREN EZAUGARRI FISIKOAK
  • Ilargiaren azala ertz menditsuez inguratutako
    lautada zabalez eta kraterrez josita dago. Mendi
    batzuk 7000 metrokoak dira.
  • Atmosferarik ez duenez, toki berean tenperatura
    aldaketa handiak daude egunetik gauera
  • 120 º C tik 180ºC ra
  • Eguzkiaren erradiazio ultramorea gainazaleraino
    iristen denez eta oxigenorik ez dagoenez lurreko
    animali eta landareentzat ezinezkoa zaigu bertan
    bizitzea.

7
2 Lurra eta ilargia bikote banaezina
2. LURRA ETA ILARGIA BIKOTE BANAEZINA
Eta noizbait ilargiak lurrari dibortzioa eskatuko
balio? Nola aldatuko zitzaion bizitza gure
lurrari? Hurrengo orrietan galdera hauek
erantzuten saiatu gara.
8
2 Lurra eta ilargia bikote banaezina
ILARGI ALDIAK Nola ikusten dugu ilargia?
  • 1. posizioa Ilargiak Lurrari erakusten dion
    zatia, Ilargiaren zati iluna da, Eguzkitik
    argirik jasotzen ez duena, Ilberria.
  • 5. posizioa Lurretik ikusten den zatia
    Eguzkiak argitzen duen bera da. Ilbetea.
  • 3. posizioa Lurretik, Ilargiaren erdi bat
    argituta ikusiko dugu (eskuineko aldea) eta
    bestea iluna (ezkerrekoa).
  • 7. posizioan, berriz Ilargiaren, ezkerreko
    erdia dago argituta eta eskuinekoa iluna.

9
2 Lurra eta ilargia bikote banaezina
ILARGIA ETA MAREAK
Mareak itsasoaren gora eta beherako mugimenduak
dira. Fenomeno horren arrazoi nagusiak oso
konplexuak dira. Ilargiaren eta Eguzkiaren
grabitate- indarrek lurreko ur geruza erakarri
egiten dute.
10
2 Lurra eta ilargia bikote banaezina
MAREA BIZIAK
Hilean bitan , ilberri eta ilbete garaian,
Eguzkia eta Ilargia Lurrarekin lerroan aurkitzen
dira, eta honela erakarpen-indarren eragina
handiagoa izaten da marea biziak sortuz. Marea
bizietan itsasoa oso gora igotzen da eta oso
behera jaitsi. Hori Lekeition ondo ezagutzen dugu

11
2 Lurra eta ilargia bikote banaezina
MAREA HILAK
  • Hilean beste bitan, ilbehera eta ilgora
    garaietan, Eguzkiak eta Ilargiak gure
    planetarekin angelu zuzena eratzen dute,
    erakarpen eragina txikiagoa delarik eta mareak
    apalagoak sortuz marea hilak.
  • Marea hiletan itsasoa ez da hainbeste igotzen,
    ez eta hainbeste jaisten ere.

12
2 Lurra eta ilargia bikote banaezina
ETA ILARGIRIK EZ BAGENU MAREARIK EZ GENUKE?
Mareak edukiko genituzke eguzkiak ere indarra
eragiten duelako. Hala ere ilargiaren faltak
mareen altuera gutxi gora-behera bi herenetan
txikiagotuko luke. Zergatik? Nahiz eta Ilargia
Eguzkia baino askoz txikiagoa izan eta horren
ondorioz eragin grabitatorioa Eguzkiarena baino
200 aldiz txikiagoa eduki, Eguzkia lurretik
Ilargia baino 400 aldiz urrunago dagoenez,
Eguzkiaren eragina Ilargiarena baino txikiagoa da
mareen osatzean. Eguzkiaren eragina gutxi
gora-behera heren batekoa da. Horregatik mareak
gutxiago nabarituko genituzke.
13
2 Lurra eta ilargia bikote banaezina
ILARGIA ETA EKLIPSEAK
  • Eguzkia, ilargia eta Lurra lerrokatzen direnean,
    eklipse deituriko fenomeno bat gertatzen da, hau
    da, astro bat ezkutatu egiten da. Lurretik ikus
    ditzakegun eklipse nabarmenenak eguzki-eklipsea
    eta ilargi-eklipsea dira.

14
2 Lurra eta ilargia bikote banaezina
EGUZKI EKLIPSEAK ETA ILARGIA
  • Eguzkia eta Ilargia lerro zuzen batean aurkitzen
    badira,Ilargiak Eguzkia ezkuta dezake eta eklipse
    bat sortu.

15
2 Lurra eta ilargia bikote banaezina
ILARGI EKLIPSEAK
  • Ilargi- eklipseak ilargi betearekin izaten dira
    beti, Eguzkia, Lurra eta Ilargia, lerro bakar
    batean jartzen direnean. Ilargia lurrak sortzen
    duen itzalean sartzen da

16
2 Lurra eta ilargia bikote banaezina
ILARGI EKLIPSE MOTAK
  • EKLIPSE OSOAK Ilargia guztiz ezkutatzen da
    itzalaren aldean
  • PARTZIALAIlargiaren zati bat itzalaren aldean
    sartzen da.
  • ANULARRAIlargia Eguzkiaren aurretik pasatzen da
    baina ez du dena estaltzen eta eraztun bat
    ikusten da.

17
2 Lurra eta ilargia bikote banaezina
ILARGIA ETA HAIZEAK
  • Ilargirik ez balego, haizeteak ere handiagoak
    izango ziren (160 km/h koak) lurraren errotazio
    abiadura handiagoa izango zelako.
  • Auskalo, agian Lekeition horrelako irudiak sarri
    ikusiko genituzke

18
2 Lurra eta ilargia bikote banaezina
ILARGIRIK GABEKO LURREAN ZER?
  • Marea txikiekin ozeanoak pobretuko ziren
    (itsasoan produktu kimiko gutxiago egongo
    zirelako) eta haize bortitzekin bizitza erabat
    aldatuko zen (haize bortitzek espezie batzuen
    galtzea ekarriko lukelako).
  • Gainera, zer gertatuko zen ilargirik gabeko
    gauetan??
  • Hobeto gaude ilargiarekin bai!
  • Eta bertara joango bagina?

19
3 Ilargian bizi hori abentura
3. ILARGIAN BIZI HORI ABENTURA!
Ikastolan askotan ilargian gaudela esaten digute,
baina gaur benetan ilargira joatea erabaki
dugu. Bazatoz gurekin?
20
3 Ilargian bizi hori abentura
  • Ederto pasako dugu ilargian, gu bakarrik
    lasaitasuna eta bakea beste inor gabe!
  • Tira, bidaia egiteko behar duguna pentsatzen
    hasiko gara! Lehendabizi beharko ditugun gauzen
    zerrenda egingo dugu

21
a) Ura
3 Ilargian bizi hori abentura
Ilargian urik badago? Badaezpada ura eraman
beharko genuke. Baina nola?. Ah! badakit! Hodi
luze bat eraikiko dugu lurretik ilargiraino,
azken finean 384400 km ko distantziazko hodi bat
eraikitzea ez da horrenbesterako. Gauza
zailagoak egiten ditugu ikastolan matematika
azterketak adibidez!
Egin dugu enkargua!!!
22
3 Ilargian bizi hori abentura
Arazoa!!!!!! S.O.S.!!! Nola ponpatuko dugu ura
hodietan zehar ilargiraino iristeko?
  • Listo! Ur ontziei soka luze bat lotuko diegu
    eta hodien zehar bota! Gero soketatik tira egitea
    besterik ez dugu.
  • Sokatiran ibiltzea bezala izango da!

23
b) Elikagaiak
3 Ilargian bizi hori abentura
  • Landareen haziak gurekin eramango ditugu.
    Letxugak landatuko ditugu. Haziko ote dira hango
    lur zoruan? Lurrarekin konparatuz alde pixka bat
    badago baina letxuga ederrak haziko dira
    (lentejak bezala burdin askorekin!)

OSAGAIAK LURRA OSAGAIAK ILARGIA
Oxigenoa 43 Burdina 34,6
Silizioa 21 Oxigenoa 29,54
Aluminioa 10 Silizioa 15,2
Kaltzioa 9 Magnesioa 12,7
Burdina 9 Nikela 2,4
24
b) Elikagaiak
3 Ilargian bizi hori abentura
  • Animaliak eramateko, beraien espermak eta
    obuluak hartuko ditugu, bertako laborategian
    hazteko.
  • Ilargian jaiotako behiak edukiko
  • ditugu.
  • Oh. Agian grabitate txikiak
  • behiak hegan egitera
  • eramango ditu.
  • Beno euria egitean
  • agian esnea jausiko da!

25
c) Eguzkirako krema eta bainu jantzia
3 Ilargian bizi hori abentura
Esaten dutenez eguzkiak majo berotzen du eta
itsasoak ere omen daude bainu bat hartzeko.
Karraspiokoko hondartza bezain ederragorik hala
ere ez dakit topako dugun!

26
d) Forro polarra
3 Ilargian bizi hori abentura
Hau ez gendun espero. Bapatean kriston hotza egon
daitekela diñue. Elurra ?

27
d) Kaka!
3 Ilargian bizi hori abentura

Begiratu datu hauei!
OSAGAIAK ILARGIA OSAGAIAK LURRA
Helioa 25 Nitrogenoa 78,08
Neona 25 Oxigenoa 20,95
Hidrogenoa 23 Argona 0,93
Argona 20
OXIGENORIK EZ DAGO!! Akabo gure ametsa!!
28
4. ILARGIAREN KONTURA
4. Ilargiaren kontura
Hainbat mitok esaten du, ilargi betea dagoenean
gizakia erotzen dela. Era berean kriminalitate
handiagoa dagoela, jaiotze tasa handiagotu egiten
dela eta emakumeen hilerokoa ere honekin
harremanetan dagoela... Egia ote?
MITOAK
29
4. Ilargiaren kontura
Ilargialdiek eragin ona ala txarra izan
dezaketenaren inguruko sinesmenak ere asko dira
haziak landatzean, uzta biltzean, zuhaitzak
kimatu edo mozterako orduan, abereei ilea moztu
edo hiltzerako orduan...
MITOAK
30
4. Ilargiaren kontura
Ba al dakizu ilargiaren eguna astelehena dela.
Latinez gure astelehenari Dies Lunae deitzen
zitzaion eta hortik datoz gaztelaniazko lunes
eta frantsesezko lundi Eta ingelesezkoari
buruz zer diozu?
ILARGIAREN EGUNA
31
ILARGHIZKI ZOPA
T S T Y O P Z H E
R I A D A F O A R
A S L O B N M R R
N Z I A F M A U O
S K B O R O N B T
L A I R T G P A A
A U R A K L I E Z
Z Z I O B P O A I
I D B T T R K L O
O J A R O P N M A
A F B O F A B E U
1-Zein da lurraren satelitea ??
2- Ze mugimendu egiten du bere buruarekiko?
3- Eguzkiarekiko zein mugimendu egiten du?
4-Zein forma du ilargiak?
32
4. Ilargiaren konturaIpuina
  • Behin batean Ken Zazpiko abeslariari bere kantu
    ezagunean dioena benetan egitea bururatu
    zitzaion
  • .
  • .
  • Zuretzat ilargia lapurtuko nuke gauero,eta zu
    itsu zaude bere argia ikusteko
  • .

IPUINA
Eta bururatu eta egin! Eta ez ilargia bakarrik!
behin lapurretan hasita eguzkia ere lapurtu zuen.
Horrek ondorio latzak ekarri zituen gure
herrian. Denak itsu geratu ez, baina egun ilunak
besterik ez genituen ikusten.
33
4. Ilargiaren konturaIpuina
Ez genuen batere argirik eta egun guztian gaua
zen. Arazo horri soluzioa eman nahiean, behin
herritar batek zeruko amandreari deitu behar
geniola erabaki zuen eta jende guztia plazan
bildu ostean horixe egin genuen.
34
4. Ilargiaren konturaIpuina
-Zeru goienetako amandrea entzun gure
eskaria! Eta bat batean zerutik amandrearen
ahotsa entzun zen esanez -Kaixo
herritarrok,hemen naukazue zuen eskaria
entzuteko! -Zera,gure herrian ez dago
argirik eta ilunetako izpirituek izutzen
gaituzte -Hori al da dena? Arazo hori
konpontzeko eguzkia sortuko dut eta egunez argia
edukiko duzue eta horrela ilunetako izpirituek ez
zaituztete izutuko. Horrela amandreak berriro
eguzkia sortu zigun.
35
4. Ilargiaren konturaIpuina
Modu horretan herritarrok egunez argia izan
genuen. Baina,horrek ez zuen erabateko
irtenbiderik ekarri eta berriz amandreari deitzea
erabaki genuen. -Zeru goienetako amandrea
entzun gure eskaria! -Oraingoan zer nahi
duzue? -Begira, eskerrik asko egunez
eguzkiaren argia ematearren baina gauez ... Gauez
ilunetako izpirituak berdin izutzen
gaituzte. -Beno,oraingoan ilargia emango
dizuet gauez argia edukitzeko, baina, ez ni
aztoratu gehiago.
36
4. Ilargiaren konturaIpuina
Baina horrek ez zuen izan eragin handirik,
ilargiak gau askotan ez zuelako argi askorik
ematen eta ilunetako izpirituak argi txiki
haietara ohitu egin zirelako. Gau askotan
izuturik bizi ginen!.
37
4. Ilargiaren konturaIpuina
Orduan azken aldiz deitu genion
amandreari. -Zeru goienetako amandrea entzun,
azken eskari bat egin beharrean gaude! -Ez ahal
nizuen esan ni gehiago ez aztoratzeko?...Tira,
tira! -Eskerrik asko amandrea, kontua da
ilunetako izpirituak ilargiko argitasunera ohitu
direla eta izutu egiten gaituztela. -Umm
izpiritu gaiztoak! Ongi da,oraingoan eguzki-lore
bat sortuko dut eta hau, sarrerako atearen goiko
partean ipini behar duzue eta eguzkia sartzen
denerako etxeen barruan egon behar duzue. -Eta
hori zergatik? -Eguzki-lore batek eguzkiaren
itxura dauka eta ilunetako izpirituak
eguzkiarekin izutzen badira eguzki-lorearekin ere
bai eta horrela ez dira sartuko zuen etxeetan eta
gauetan ere urrun edukiko dituzue -Eskerrik
asko amandre.
38
4. Ilargiaren konturaIpuina
Eta horrela herritar guztiok amandreak
esandakoari kasu eginez, gure etxeetako ateetan
eguzki-lore bana jarri genuen, eta handik aurrera
poz-pozik bizi izan gara eta ilargia eta
eguzkiari beste modu batez begiratzen diegu.
Ahh!... Ken Zazpiko abeslariari dagokionez,
zigor moduan bere kantuaren letra aldatzea
egokitu zitzaion eta 10 puntuko isuna bete behar
izan zuen. Harrezkero Ken hamazazpi izenarekin
dabil kanta politak denon belarrira
ekartzen. Eta hau holan bazan edo ez bazan sar
nazatela kalabazan
39
4. Ilargiaren konturaIpuina
Eih, eih !! ... broma zela! Halan bazan edo ez
bazan sar nadila kalabazan baina atera nazatela
hurrengo zernolako frogan!
40
5. Informazio iturriak
5 LANERAKO INFORMAZIO ITURRIAK
  • Natur zientziak DBH 1 -Ostadar liburua-
  • Geografi Atlasa Klaudio Harluxet Fundazioa-
  • Elhuyar zientzia aldizkaria
  • Wikipedia
  • Google irudi bilatzailea
  • Lekeitioko argazkiak
  • Arranegiko Katuen sormena
Write a Comment
User Comments (0)
About PowerShow.com