TONTAKERI BAT - PowerPoint PPT Presentation

1 / 47
About This Presentation
Title:

TONTAKERI BAT

Description:

Paint programa erabili marrazki bat sortzeko. ... Duela bi urte jarri zen martxan. ... Duela urte batzuetatik ari dira irakasleak ere prestakuntza jasotzen eta mota ... – PowerPoint PPT presentation

Number of Views:145
Avg rating:3.0/5.0
Slides: 48
Provided by: sapie7
Category:
Tags: bat | tontakeri | duela

less

Transcript and Presenter's Notes

Title: TONTAKERI BAT


1
TONTAKERI BAT
TEKNOLOGIA BERRIEN INTEGRAZIOAN ESPERIENTZIEN
ANALISIA
  • IHINTZ LINAZISORO GARATE
  • AITOR OTAÑO ITURRALDE
  • MIREN NEKANE SEARA EIZAGUIRRE
  • ION ZEBERIO MORRAS

2
IKASTETXEAK
  • DOMINGO AGIRRE ESKOLA PUBLIKOA
  • LANGAITZ IKASTOLA
  • LUZARO IKASTETXE PUBLIKOA
  • ZUMAIAKO HERRI ESKOLA

3
DOMINGO AGIRRE ESKOLA PUBLIKOA
4
  • HAUR HEZKUNTZARAKO AZPIEGITURA
  • 3 urte talde osoarentzako ordenagailu bat
  • 4 urte eta 5 urte gela bakoitzeko ordenagailu
    bana.
  • Ordenagailu gela 10 ordenagailu.

5
  • GELETAKO ERABILERA
  • TEKNOLOGI TREBETASUNAK
  • - Ordenagailua piztu/itzali.
  • - Sagua erabiltzen ikasi.
  • - Marrazkiak inprimatu.
  • ADIMENA LANTZEKO TRESNAK
  • - Paint programa erabili marrazki bat sortzeko.
  • - Marrazki ezberdinen artean aukeraketak eta
    sailkapenak egin.
  • - Burutu beharreko lanen azalpena.
  • - Informazioa lortzeko aukeraz ohartzea.
  • - Merkatuan dauden hainbat material erabiltzea
    Tantto, Txirritx, Txango

6
  • IKASTETXEKO ORDENAGAILUEN ANTOLAKUNTZA
  • ORDENAGAILU NAGUSIA
  • ORDENAGAILUEN 90a SAREAN
  • IRAKASLEEN SAREA (IR)
  • IKASLEEN SAREA (IK)
  • IRAKASLEEN GELAN GAINONTZEKO ORDENAGAILUEKIN
    KONPARTITUTAKO INPRIMAGAILUAK.
  • INFROMATIKA GELAN SOFTWARE ETA SOFWARE
    KONPARTITUAK

7
  • IKASTETXEKO IRAKASLEEN PRESTAKUNTZA
  • PRESTAKUNTZA
  • Bi espezialista.
  • Gainontzekoak oinarrizkoa bakoitzaren ikas
    grina.
  • IKASTAROAK (urtero)
  • Testu prozesadorea (Word).
  • Tik II multimediaren erabilera.
  • Hik Hasi-ko topaketak (uztailean).
  • Bakoitzaren jakinmina.

8
  • IKASLEEK ORDENAGAILUAREKIKO DUTEN JARRERA
  • JARRERA BALOREAK
  • INTERESA.
  • LUDIKOTASUNA.
  • INPLIKAZIOA.
  • MOTIBAZIOA.
  • AURRE EZAGUERAK
  • ETXEAN ORDENAGAILUA GEHIENEK DUTE.
  • ERABILERA NAHIKO TREBATUA.

9
  • GELA GUNE BARNEAN ORDENAGAILUAREN ERABILERA
  • XANGO eta TXIRRITX
  • Ikus entzuteko ipuin multimediak.
  • Idazkera eta irakurketa lantzeko jolasak.
  • WORD (idazketa lantzeko soilik)
  • Gelakideen izenak.
  • Lantzen ari diren hiztegia.
  • Esaldi laburrak.

10
  • LEHEN HEZKUNTZARAKO ANTOLAKUNTZA
  • AZPIEGITURA
  • Informatika gela (10 ordenagailu).
  • Gela bakoitzeko ordenagailu bana.
  • PROGRAMAK
  • Klik (denetarik)
  • Aurrera, Bat eta Bat (mate)
  • Proiektuak (hizkuntzak eta matematika) Axelko
    (1 z.), Otsoko (2 z.) eta Beleko (3 z.).
  • Piratekin Hizkuntzaren munduan
  • Piratekin Matematikaren munduan

11
  • ESKOLAREN PROIEKTUA
  • EPE LABURRERA
  • IKT-ak Kurrikulumean txertatzea.
  • Irakaslegoaren prestakuntzarekin jarraitzea.
  • PREMIA II martxan jarri.

12
LANGAITZ IKASTOLA
  • TEKNOLOGIA BERRIAK

13
  • Langaitz Ikastola 3 eraikinez osatua dago
  • - HH- LH
  • - DBH
  • Lehenengo biak auzo berdinean daude, hirugarrena
    berriz nahiko hurrun gelditzen den beste auzo
    batean.

14
  • Haur Hezkuntzako eraikina Beraun auzoan dago.
    Eraikina beste ikastetxe batekin batera
    erabiltzen da, Beraun Berri ikastetxearekin
    batera. Eraikinak 20 urte baino gehiago ditu eta
    barrualdea nahiko zaharkitua dagoela esan behar
    da.
  • Eraikineko bigarren solairuan, 4 urteko hiru gela
    eta 5 urteko beste hiru gela daude. Gela
    bakoitzean ordenagailu bat dago eta adin
    bakoitzeko inprimagailu bat. Ordenagailu hauek ez
    daude sarean konektaturik eta ez dute internetik.

15
  • Irakasle gelan bi ordenagailu daude eta
    imprimagailu bat. Ordenagailu hauek arazo handiak
    ematen dituzte. Honen zergatia eraikinean
    informatikako arduradunik ez dagoela izan
    daiteke. Arduraduna LHko erakinean dago. Askotan
    internetik gabe egoten dira eta irakasle askok ez
    dakite imprimagailuaren tinta aldatzen ere.
    Sarri, orduak ematen dituzte irakasle gelako
    ordenagailuak ezin erabili.

16
  • GELAKO ORDENAGAILUAK
  • Ordenagailu hauek Windows 2000 dute eta programa
    oso gutxi dituzte instalatuak. Irakasleek Word
    programa erabiltzen dute gehienetan. Gelako
    ordenagailua, informeak, gurasoei eskutitzak eta
    gisa honetako gauzak egiteko erabiltzen dituzte.
  • Haurrek urtxintxa proiektua ekartzen duen CDa
    erabiltzen dute. CDan ipuinak ikusi eta entzun,
    irudiak koloreztatu, matematikako eragiketa
    errezak egin eta gisa honetako gauzak egin
    daitezke.

17
  • IRAKASLE GELA
  • Irakasle gelan bi ordenagailu, inprimagailu bat
    eta eskaner bat daude. Ordenagailuak Windows XP
    sistema eragilea dute. Ordenagailu hauek arazoak
    izaten dituzte, birusak gehienetan. Oso
    mantenimendu txarra dute, eraikin honetan
    informatikako arduradunik ez baitago. Irakasleak,
    haserretuak egon ohi dira gai honekin. Askotan
    orduak edota egunak ematen dituzte ordenagailuak
    ezin erabili. Internetekin ere arazoak izaten
    dituzte eta gainera, hau geroz eta gehiago
    erabiltzen dute. Irudiak lortzeko toki oso ona
    da, nahiz eta aprobetxamendu handiagoa atera
    beharko luketen.

18
  • IRAKASLEEN PRESTAKUNTZA
  • Haur Hezkuntzako tutore guztiak emakumeak dira,
    ez dago gizonezkorik. Gizon bakarra, laguntzailea
    da. Hauen adina 30 eta 50 urteen artean banatzen
    dira.
  • Adinak, asko ezberdintzen ditu teknologia berrien
    ezagutzaren aldetik. Batzuk DVDak erabiltzeko
    arazoak dituzten bitartean, beste batzuk ez dute
    interneten ibiltzeko arazorik.
  • Askotan irakasle batzu urtxintxaren CDa
    erabiltzera mugatzen dira.
  • Guzti honek asko mugatzen ditu irakasleak eta ez
    dira konturatzen zenbat lan aurreztu daitekeen
    informatikarekin.

19
  • HAURRAK GELAN
  • Ez dute ordenagailua egunero erabiltzen, baina
    irakasleak utziko balie, egunero jolasean egongo
    lirateke.
  • Batek baino gehiago, teklatuko letren posizioa
    ezagutzen du, etxean erabiltzen duten seinale.
  • Gelako erabilpena Urtxintxa proiektuko Cda
    erabiltzen dute, gehienbat jolasteko. Lantzen ari
    diren gaiarekin lotuta egon ohi dira.
  • Haurrek askotan irakasleari ordenagilua pizteko
    eskatzen diote, honek joera gutxi baitu hau
    erabiltzeko.

20
  • LEHEN HEZKUNTZAKO ERAIKINA
  • Hemen ere, Haur Hezkuntzan bezala, gela
    bakoitzean ordenagailu bat dago. Ordenagailu
    hauek nahiko zaharkituak daude eta ez daude
    sarean konektatuak.
  • Irakasleek normalean lanak irakasle gelan dauden
    ordenagailuetan egiten dituzte. Ordenagailu hauek
    sarean konektatuak daude eta internet dute. Bi
    irakasle gela daude, bakoitzean bi ordenagailu
    eta inprimagailu bat. Eskaner bakarra dago.
  • Ordenagailu gelan 15 ordenagailu berri daude,
    ikasleek erabiltzeko. Bertan informatika eta
    ingelesa batzuetan ematen dute.

21
  • PROIEKTUAK
  • Ikastetxeko informatika arduraduna zuzendaria da,
    baina lan guztia hezkuntza fisikoko irakasleak
    egiten du. Honek ordenagailuen mantenimenduaz eta
    eskolako sareaz arduratzen da.
  • Irakasle guztiak bi orduko informatikako klaseak
    jasotzen ari dira. Hau bakarrik LHko irakasleek
    egiten ari dira.
  • Datorren ikasturteari begira beste informatikako
    arduradun bat egotea espero da.

22
TEKNOLOGIA BERRIAK
  • DEBAKO LUZARO IKASTETXE PUBLIKOA

23
  • Luzaro Ikastetxe Publikoa Debako Haur eta Lehen
    Hezkuntzako ikastetxe bakarra da. Ikastetxea bi
    eraikinetan banatuta dago, bata Haur Hezkuntzakoa
    eta bestea Lehen Hezkuntzakoa. Bata bestearekin
    oso urrun gelditzen dira, beraz ez dago eguneroko
    harremanik bi eraikinetan ikasten eta irakasten
    dutenen artean.

24
HAUR HEZKUNTZA
  • Haur Hezkuntzako eraikina berria da. Duela bi
    urte jarri zen martxan. Horregatik esan daiteke,
    azken berrikuntzei aurre egiteko moduko eraikina
    dela, horien artean teknologia berriak izango
    genituzke.
  • 3, 4 eta 5 urteko gela guztietan ordenagailu bana
    dago. Hala ere ordenagailu hauek ez daude sarean
    konektatuta, bere egunean ez baitzuten
    internet-erako konexiorik jarri gelatan.
  • Irakasle gelako ordenagailuak dira bakarrik
    sarean konektatuta dagoena.

25
GELAN EGINIKO ERABILPENA
  • Normalean Urtxintxa proiektuko CD-Rom-ak lantzeko
    erabiltzen da. Tarteka norbaitek beste CD-Rom bat
    ekarriz gero (lantzen ari den gaiarekin lotuta
    dagoena, edo jokuz ornituta dagoena) ere
    erabiltzen da, baina modu ludiko batetan.
  • Irakasleek ez dute gelako ordenagailua euren
    lanetarako erabiltzen, horretarako irakasle gelan
    duten ordenagailura jotzen dute.
  • Haurrek jolaserako erabiltzen dute ordenagailua.
    Jolas librea izaten dutenean, asko atsegin dute
    Urtxintxa proiektuko CD-Rom-ekin ibiltzea

26
IRAKASLE GELAKO ORDENAGAILUAK
  • Ordenagailu bat zaharra da. Windows 98 du
    instalatuta, eta inpresora zahar bat du . Oso
    gutxitan erabiltzen da.
  • Irakasle gelako ordenagailu nagusia berria eta
    modernoa da. Windows XP du instalatuta eta
    eskanerra eta inpresora azkarra du. Bertan
    irakasle bakoitzak euren lanak gordetzeko bere
    karpeta du Mis Documentos edo Mis imagenes
    atalean.
  • Eskanerra asko erabiltzen da Haur Hezkuntzan,
    gehienbat argazkiekin lan egiten baita urte
    hauetan.
  • Internet ere asko erabiltzen da irakasleen
    artean, baina gehienetan modu pertsonalean.

27
IRAKASLEEN PRESTAKUNTZA
  • Haur Hezkuntzako irakasle gehienek harreman oso
    eskasa izan dute teknologia berriekin.
  • Urtero zenbait ikastaro antolatzen dira ikastetxe
    barruan irakasleak zenbait programatan
    trebatzeko. Aurten adibidez, Power Point landu
    dute modu sinplean.
  • Ikastetxeko Informatikako arduradunak dioenez,
    irakasle berriek ere, ez dute teknologia
    berriekiko ezagupen handirik.
  • Aurtengo praktika aldian, orduak igaro ditu
    praktikako ikasleak ordenagailuaren aurrean,
    irakasleentzako lantxoak egiten, eurek ez
    baitziren gai hainbat gauza sinple burutzeko.

28
HAUR HEZKUNTZAKO IKASLEEK ORDENAGAILUEKIKO DUTEN
JARRERA
  • Haurrak modu arruntean erabiltzen dituzte
    ordenagailuak, eta hauetariko askok oso ondo
    maneiatzen dute sagua.
  • Ordenagailuan burutu beharreko jarduerak oso
    gustukoak dituzte, gaiari dagozkion jokoak batik
    bat.
  • Jolas librean oso gustuko dute ordenagailuan
    aritzea. Kola luzeak egiten dira bakoitzaren
    txandaren zain.
  • Batzuk etxetik ekartzen dituzte ordenagailuan
    aritzeko jokoak.

29
LEHEN HEZKUNTZA
  • Lehen Hezkuntzako eraikina nahiko zaharkituta
    gelditu da. Instalakuntzak eguneratuta daude,
    baina minimoak betetzen dituzte.
  • Ordenagailu gela dute eta 21 ordenagailu dituzte
    lanerako. Horientzat guztientzat eskaner bat eta
    koloretako inpresora bat dute.
  • Mailatako gelatan ez dute ordenagailurik, beraz
    lan egiteko beharrezkoa dute ordenagailu gelara
    joatea.
  • Gela espezializatuetan eta irakasle gelan dituzte
    ordenagailuak ingeleseko gela, hezkuntza
    bereziko gela, musika gela, laborategian eta
    irakasle gelan.

30
GELAN EGINIKO ERABILPENA
  • Gelan ordenagailurik ez dutenez ordenagailu
    gelara abiatu behar dute beharrezkoak dituzten
    lanak egitera.
  • Irakasle tutorea bera da informatika ezagupenak
    euren ikasleei transmititzen dienak, ez dute
    informatika irakaslerik.

31
PROIEKTUAK EPE LABURRERA
  • Ikastetxeko irakasle batek hartu du teknologia
    berrien inguruko ardura. Berak du ardura
    ikastetxeko ordenagailu guztiak programatzen, eta
    baita irakasleak formatzeko kurtsoak antolatzen.
  • Momentuz oinarrizko premiak betetzen dituzte arlo
    honetan, baina badago proiektu bat 2007rako
    ordenagailu guztiak sarean ezartzeko, eta 5 gela
    bakoitzeko ordenagailu inpresora eta grabagailu
    bat jasotzeko.
  • Eskola, ez dago proiektu zehatz baten barruan
    sartuta. Dena euren kabuz egiten dute.

32
TEKNOLOGIA BERRIAK
  • ZUMAIAKO HERRI ESKOLA
  • www.zumaiahe.com

33
  • Zumaiako Herri Eskola 93ko Publifikazio Legearen
    ondorioz sortutako eskola da. 0 urtetatik 18 urte
    bitartean bertan ikasteko aukera dago, eta eskola
    hiru eraikinetan banatuta dago.

34
HAUR HEZKUNTZA
  • Haur Hezkuntzako eraikina nahiko zaharra da. Hala
    ere, egokitzapenak egin dira, eta IKTen alorrean
    indar eta ahalegin berezia egiten ari dira.
  • Orain gutxi arte ez zegoen gela guztietan
    ordenagailua. Oraintxe jarri dute eskola guztia
    sarean, eta horren ondorioz, pixkanaka gela
    guztietan ordenagailuak sartuko dituzte.
  • Irakasle gelan bi ordenagailu daude,
    Intranetekin, eta Zuzendaritzan gelan beste bi.

35
GELAN EGINIKO ERABILPENA
  • Normalean Urtxintxa proiektuko CD-Romak lantzeko
    erabiltzen da, eta horren bidez gauza asko egin
    ditzakete. Hemendik pixka batera, ordea,
    Internetetik gauzak jaisteko ere erabiliko dute.
    Horrez gain, ordenagailu guztietan instalatu dute
    Klik programa eta Elhuyarren Piratekin
    (matematika, hizkuntzalantzeko) programa.
  • Horrez gain, gelakoei ateratako argazkiak ere
    ordenagailuz ikusten dira, noizean behin.

36
IRAKASLE GELAN DAUDEN ORDENAGAILUAK
  • Irakasle gelan bi ordenagailu daude, eta sarean
    daude, beraz horietan Internet erabil daiteke.
  • Bi ordenagailuetan XP programa dago, eta horrez
    gain, inpresora eta eskaner berria dituzte.
    Intranet-a dute eskolan.
  • Irakasleek, batik bat, hizkiak aldatzeko
    erabiltzen dute ordenagailua. Horrez gain,
    ikastetxeko argazki kamera digitalarekin
    ateratako argazkiak inprimatzeko ere erabiltzen
    dute, bai eta zenbait olerki, ipuin...
    inprimatzeko edo horiek marrazteko ere.
  • Eskanerra dezente erabiltzen da Haur Hezkuntzan,
    argazki eta marrazki asko erabiltzen baita adin
    horietan.
  • Ordenagailuek baliabide ugari izan arren,
    erabilienak Windows, Photoshop eta Internet dira.

37
IRAKASLEEN PRESTAKUNTZA
  • Haur Hezkuntzako irakasle guztiak joan dira
    IKTetan trebatzeko ikastaroetara. Duela urte
    batzuetatik ari dira irakasleak ere prestakuntza
    jasotzen eta mota askotako ikastaroetara joan
    dira. Hala ere, oraindik orain, askotan izaten
    dituzte zalantzak teknologien esparruan.
  • Ordenagailua Urtxintxa proiektuko Cdak ikusteko
    soilik erabiltzen dute. Power point, excel eta
    beste hainbat programaren trebakuntza ere jaso
    dute, baina ez dituzte ondoren gelan praktikan
    jartzen. LHtik aurrera egiten dute irakasleek lan
    gehiago ikasleekin .
  • Ziklo bakoitzean IKTetako arduradun bat dago, eta
    hori arduratzen da ikastetxe mailan antolatzen
    diren bileretara joateaz. Bi astetik behin ziklo
    bilerak egiten dituzte IKTen esparruan zer landu
    edo egin daitekeen aztertzeko.

38
HAUR HEZKUNTZAKO IKASLEEK ORDENAGAILUEKIKO DUTEN
JARRERA
  • Haurrak modu oso arruntean erabiltzen dituzte
    ordenagailuak, eta askok oso ondo maneiatzen dute
    sagua.
  • Ordenagailuan burutu beharreko jarduerak oso
    gustukoak dituzte, gaiari dagozkion jokoak batik
    bat.
  • Jolas librean gustuko dute ordenagailuan aritzea,
    hala ere, zenbaitetan, irakasleak ez badu
    ordenagailua pizten, ikasleak gogoratu ere ez
    dira egiten.

39
LEHEN HEZKUNTZA
  • Lehen hezkuntzako eraikina berria da.
  • Ordenagailu gela dute, eta orain arte bertan
    hasten ziren Internet ezagutzen (hemendik aurrera
    HHtik hasiko dira). Bertan, eskanerra eta
    koloretako inpresora dute.
  • Gelatan ez dute ordenagailurik, beraz lan egiteko
    beharrezkoa dute ordenagailu gelara joatea. Hala
    ere, eztabaidatzen ari dira HHn bezala
    komenigarria ote den ordenagailuak LHko geletan
    ere jartzea.
  • Irakasle gelan ere HHko irakasle gelan bezala
    badituzte ordenagailuak eta guztiak daude sarean.
    Bertako irakasleek ere badute Intraneta.

40
GELAN EGINIKO ERABILERA
  • Gelan ordenagailurik ez dutenez ordenagailu
    gelara joaten dira beharrezko lanak egitera.
  • Irakasle tutoreak oinarrizko ezagupenak
    helarazten dizkie ikasleei, baina horrez gain bi
    astetik behin aditu baten laguntza ere izaten
    dute.

41
PROIEKTUAK EPE LABURRERA
  • Aipatu bezala ziklo bakoitzeko irakasle batek du
    proiektua aurrera eramatearen ardura. Horrez
    gain, geletako ordenagailuetan programak sartzeko
    nahiz irakasleei laguntzeko Herri Eskola
    guztirako arduradun bat izendatuta dago, eta
    mailako irakasleen artean ez badute zerbait
    instalatzen asmatzen hari eskatzen diote
    laguntza.
  • Aurtengo helburua bete dute HHko gela guztietan
    ordenagailua eta interneterako konexioa ezartzea,
    eta guztia sarean jartzea. Helburu nagusia
    2007.ikasturterako ikastetxeko irakasle nahiz
    ikasleak IKTen esparruan murgilduta egotea da.
  • Eskola IKTko proiektuaren barruan sartuta dago.

42
ONDORIOAK
  • Ikastetxe guztien egungo egoera aztertu ondoren
    honako ondorioetara iritsi gara

43
AZPIEGITURAK
  • Haur Hezkuntzako ia gela guztietan dago
    ordenagailua, beraz azpiegitura egokia dela esan
    dezakegu.
  • Lehen Hezkuntzan 2007ko proiektuaren barruan
    jartzea aurreikusten dute.

44
IKASTETXEKO IRAKASLEEN PRESTAKUNTZA
  • Irakasle gehienek prestakuntza jaso dute edo
    orain jasotzen ari dira. Hala ere, ordenagailua
    erabiltzeko joera eta abilezia gutxi dute.
  • Baliabideak badituzte, baina ez dakite nola
    erabili.

45
HAUR HEZKUNTZAKO IKASLEEK ORDENAGAILUEKIKO DUTEN
JARRERA
  • Badirudi teknologia berriekin etxean harremana
    dutela. Gehienak arratoia erabiltzen trebeak
    dira.
  • Jolas librearen garaian gustuko dute
    ordenagailuan aritzea.

46
GELAN EGINIKO ERABILERA
  • Normalean Urtxintxako CD-Romak ikusteko
    erabiltzen dute.
  • Tarteka argazkiak ikusten dituzte, baita haurrek
    etxetik ekarritako CD-Rom batzuk ere.
  • Epe laburrera Internet erabiltzen hasiko dira
    (Klik programa,).
  • (Ikus Gelan erabilitako CD-Romak taula)

47
PROIEKTUAK EPE LABURRERA
  • IKT proiektuaren baitan murgilduta daude
    ikastetxe guztiak, beraz dituzten gabeziei 2007
    urterako erantzungo diete
  • Internet-eko konexioa geletan jartzea.
  • Internet-eko baliabideak aprobetxatzea (Ikus 10
    proposamenen taula).
  • Gela bakoitzean ordenagailua egotea.
  • Irakasleei prestakuntza jarraia eskaintzea.
Write a Comment
User Comments (0)
About PowerShow.com